libe mimenza

Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria kaleratu berri du. “Premiazkoak diren hainbat eztabaidagai eta horiek ahalbidetzeko azterketa” biltzen ditu urtekariak, besteak beste. Behatokiko koordinatzaile den Libe Mimenzarekin hitz egin dugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

“Euskarazko komunikabideak Facebook sare erraldoian” izeneko artikulua idatzi zuen Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile den Libe Mimenzak Behategiaren 2017ko Urtekarian. Libe Mimenza bera izan dugu gurean, euskal komunikabideek Facebooken duten presentzia, ibilbidea zein eraginaz hitz egiteko.

irakurri gehiago →

Behategiko koordinatzaile den Libe Mimenza izan dugu kolaboratzaile gaurkoan. Aurkeztu berri den Euskal Hedabideen 2017ko Urtekariaz aritu gara, alde batetik. Eta bestetik, UEU Behategira batu izanaz ere hitz egin dugu Libe Mimenzarekin.      

irakurri gehiago →

Euskaraz pentsatu, sentitu eta bizi bazara, Gurean zara. Horrela aurkeztu zuten, joan den martxo amaieran, Gurean.eus, euskal errealitate lokalaren leiho globala izatea helburu duen hedabide berria. Hil honen hasieran, berriz, Hekimen euskal hedabideen elkarteak bere sareko hedabideetako albisteak elkarrekin erlazionatzeko Dokusare proiektua jarri du abian, Elhuyarren Xenda teknologia baliatuta. Ba bi tresna horien inguruan hitz […]

irakurri gehiago →

Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, posible ote da hedabide eta administrazioaren arteko itun bat? Galdera horri tiraka abiatu da Euskal hedabideak, itun bila jardunaldia, gaur goizean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Bertan parte hartu du Libe Mimenzak, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak, eta gurean egin du goizeko hitzartzeen kronika.

irakurri gehiago →

New York Times hedabideak bere txosten estrategikoa aurkeztu du urte hasierarekin batera. Irmo dio hil ala biziko momentua dela eta aipagarria edo nabarmena izango den kazetaritza lanaren balioan jarri dute arreta, hain zuzen, xede hori lortzeko emango dituzten urratsak azalduta. Urrats horiei begira jarri eta gurerako lezioak ere ekartzeko intentzioz, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile Libe […]

irakurri gehiago →

Euskal Hedabideen Behategiak, iaz egin bezala, Urtekaria aurkeztu zuen joan den abenduaren 5ean Durangoko Azoka. Behategiko kide diren ikertzaileen arteko mahai-inguru labur bat egin zuten eta etxe barrura zein Galesera begira ondutako lana aurkeztu zuten. Horren zertzelada nagusiak gurera ekartzeko, Behategiko koordinatzaile Libe Mimenza batu zaigu.

irakurri gehiago →

2012tik, etengabeko kontsumo igoera gertatu da euskarazko hedabideen webguneetan, eta nabarmentzekoa da tokiko hedabideen webguneen gorakada, webgune nazionalen kontsumoa gainditu dutelako 2016ko irailean, lehen aldiz. Kontsumoa goraka doa eraginkorki, beraz, horri buruz Euskal Hedabideen Behategiak egin duen datu bilketa ekarri du Libe Mimenza koordinatzaileak gurera.

irakurri gehiago →

Arratsaldeko lehen orduan jakin dugun albistea da Nafar Telebistak emisioak eten dituela ia urte eta erdian martxan egon eta gero, arrazoi ekonomikoengatik. Eguerdiko albistegiaren ostean eman dute agurra langileek. Gorka Salcesekin hartu dugu hizpide hizkuntza gutxituen eta telebista kateen inguruko gaia, eta saio amaieran ez gara asko urrundu hortik, aurrerantzean hilero gurean izango den Euskal […]

irakurri gehiago →

Larunbaterako antolatu ditu Arrosa irrati sareak irratigintzari buruzko jardunaldiak, Bilboko Kafe Antzokian. Horien lagintxo bat ekarri asmoz, Transmedia kontzeptuaren inguruan hizketan arituko den Libe Mimenza Transbideakeko kideari elkarrizketa egin diogu gaurko saioan.

irakurri gehiago →