koronabirusa

Kolaborazio internazionalista izan dugu Xabi Lasaren eskutik. COVID19ak harira hartutako neurriek herrien zapalkuntzan duten eraginaz aritu zaigu, Venezuelatik hasi eta Europa Batasuneko hainbat herrialdetara arte. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Asko dira larrialdi egoera honen aurrean hartutako neurriek sortutako gatazkak. Hezkuntzan ere izan du eragina: oposaketak, selektibitatea, ordezkapenak… hainbat dira aldaketak nabaritu dituzten arloak. LAB sindikatuak hainbat salaketa eta eskaera egin ditu, eta horien inguruan aritu gara Jokin Zubiriarekin. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Hilabetean behin egin ohi dugu azkenaldian jazo diren gertaeren errepaso kritikoa. Azkenaldian, badakigun bezala, orduz ordu aldatzen ari dira gauzak COVID19aren harira, hainbat arlotan izan baitu eragina osasun larrialdi honek. Egoera honen baitan mahaigaineratu diren hainbat eztabaida eta gatazka aletzeko tartea hartu dugu oraingo honetan Sonia Gonzalezekin. Ejerzitoaz, poliziez, balkoi eta leihoetako “txibatoez”, eta zerbitzu […]

irakurri gehiago →

Astelehena gaur, eta berriro ere milaka eta milaka langile euren lanpostuetara joan behar izan dira ez kutsatzeko segurtasun neurriak nahikoak ez diren arren. Egoera honen aurrean, ezinbestekoa ez den produkzio oro eteteko deia egin du LAB sindikatuak, besteak beste. Entzun hemen LAB Industria federazioko Gasteizko kide den Igor Chillónek azaldutakoa.  

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8an aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Xabier Izaga kazetariaren eskutik. Katherine Johnson NASAko emakume beltz matematikaria zenaren inguruko erreportajea, koronabirusaren bueltakoa, sortutako alarma, desinformazioa eta beste jasotzen dituena, eta azkenik, Asier Larrinaga EITBko Euskara Zerbitzuko buruari egindako elkarrizketa aurreratu dizkigu gaurkoan Xabierrek.

irakurri gehiago →