kontseilua

Ofizialtasuna behingoz lortzeko, mobilizazioa izango da urriaren 27an, Iruñean. Nafarrek euskaraz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu, zonifikazioarekin amaitzea eskatu eta euskara Nafarroa osoan ofiziala egingo duen Lege berri baten beharra plazaratuko da. Kontseiluko idazkari nagusi den Paul Bilbaorekin hitz egin dugu Nafarroako egoeraz, egun dauden baldintza errealez eta aldarrikapenez.

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Aizpea Abrisketa, Kontseiluko kideak, joan den abenduan Donostian onartu zen hizkuntz eskubideak bermatzeko protokoloa azaldu digu. – « Loreak askatu » diska berria aurkezteko lanetan atxeman dugu Pantxoa Bergara « Xabaltx ». Musika : Aukzion « Mir taiet », Xabaltx « Ez dugu maite debaldetan »

irakurri gehiago →

Donostia 2016 Kultura Hiriburutzak eta euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideen Donostiako protokoloa sutatu dute. Horretaz Onintza Iruretak eginiko erreportajea aurreratu du Estitxu Eizagirre zuzendariak aste honetako Argia-tik. Horrez gain, Xabier Letonak Nafarroako hondakinen planaz idatzitakoa eta Iker Barandiaranek Rebeca Laneri egindako elkarrizketa ere aipatu dizkigu.

irakurri gehiago →

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskararen legeak 34 urte bete ditu aurten, eta neurri irmoagoak hartzeko garaia badela esan du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Euskararen normalizaziorako “epeak” zehazteko eskatu du. “Belaunaldi osoa joan delako euskara ofizial izendatu zenetik, eta ezin bizi gaitezkeelako etengabeko arian-arian edota progresibotasunaren kiribilean”. Eskubideak gogoan, herritarrak “erdigunean” jartzeko eskatu dute, eta hamahiru […]

irakurri gehiago →

Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu zuen joan den otsailaren 24an Baionan. Egitasmoaren xedea Europako Batasuneko hizkuntzen arteko berdintasuna da, hori bermatuko duen tresna sortzea. Protokoloaren bidea 2013an abiatu zuten Kontseiluak eta Donostia 2016k. Lankidetza horrek prozesu bat zabalduko luke, hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko. Horretaz aritu da Hizpidea magazineko Jon Sanchez Kontseiluko […]

irakurri gehiago →