jaurlaritza

Zaldibarreko luiziaren ondorengo egoerari erreparatu diogu; amiantoaren agerpena, sutea, langileak astebetez lurrazpian jarraitzea, Jaurlaritzaren jarrera eta erantzukizuna izan ditugu hizpide, besteak beste, EH Bilduko Legebiltzarkide den Mikel Oterorekin. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Bilboko Ahal Duguko idazkari nagusi Lander Martinezi Mikel Asurmendik egindako elkarrizketa aletu digu, hasteko. Jarraian, Emaginek antolatutako eskola feministen lehen saioaz Danele Sarriugartek eginiko kronika aipatu digu. Amaitzeko, XVI. mendean Frantziako Pirlie uhartera bidaiatu zuten euskal kortsarioen istorioaz jaso dutena aurreratu digu.

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko komunikazioari buruzko tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu gaurkoan. Iñaki Bernardo Jaurlaritzako Komunikazio zuzendariak kargua utzi du gaur, UPDk salatu egin baitz, “albisteak erostea” leporatuta. Kasua argitu arte utzi du kargua Bernardok.

irakurri gehiago →

Ikoitz Arrese eta Amaia Eneterreaga ziren gaurko tertuliara batzekoak, baina konexio arazoak medio Ikoitz Arreserekin bakarrik aritu gara. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak egindako salaketatik tiraka aritu gara. Mankomunitateak Karlos Urkijok euskal udalen aurka abiatutako erasoaldiaren aurrean Eusko Jaurlaritzari babes handiagoa eskatu baitio. Hortik abiatuta, insittuzioek euskararen normalizazioan duten erantzukizunaz, eta erakusten duten jarreraz hausnartu dugu.

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezalaxe, Argia aldizkariaren biharko alearen aurrerapena egin digu gaur ere Estitxu Eizagirrek. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Kike Amonarrizi egindako elkarrizketa zein Eusko Jaurlaritzaren publizitate instituzionalari buruzko erreportajea nabarmendu ditu Eizagirrek.

irakurri gehiago →

Argia astekariko kazetari Lander Arbelaitz eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteko Aitor Kaltzakorta batu zaizkigu gaurko tertuliara. Lakuako gobernuak euskarazko hedabideei ematen dien diru laguntzan egindako murrizketatik abiatuta, euskal komunikabideek dituzten oztopoez, instituzioek ezarri nahi dieten kontrolaz zein horrek duen zentsura efektuaz hitz egin dugu eurekin.

irakurri gehiago →