Hiru Kortxea;

Musikazale! Gaurko irratsaioan zenbait albiste ta nobedade musikal errepasatuko ditugu. Gainera, asteburu honetan ospatuko den Pussy Matic jaialdiko lagunekin berba egingo dugu ta #gutizia goxoa izango dugu Bones of Minerva taldearekin.

irakurri gehiago →

Musikazale! Aste honetako irratsaioa ere bete betea dator, Gasteizko 7 tabernako Pollo konpletoa 😋  bezala. Asteko albiste musikalak errepasatu ditugu. Zenbait nobedade entzun ditugu, tartean Serrullaren disko berria, edota Izaki Gardenak zein Eskean Kristö taldeen aurrerapen kantuak. Gainera, Mice taldeak Feministon Herriari jarrio dion “Bizi Arnas” abestiaz ere gozatu dugu, zein ederra! Eta elkarrizketaren atalean, […]

irakurri gehiago →

Gaurko Hiru Kortxean Fantomas Gaua izango dugu mintzagai. Ekainaren 9an, Gasteizko HellDoradon izango den jaialdi berezia da Fantomas Gaua, eta besteak beste, Roto (Bat), Dummies, Pajaro1 Pajaro2, La Reverso, Arenna eta zenbait Dj izango dira jaialdia girotzen. Afaltzekoa ere egon da, eta zozketa mundiala ere!

irakurri gehiago →

Gaurkoan berri musikalak, nobedadeak eta astebururako plan ezin hobeak errepasatu ditugu. Horretaz gain, Boot Boys taldeko Jorge eta Mikel etorri dira gurera lehenengo aldiz estenatokien buelta kontatzera. Bukatzeko, Hiru Kortxeako Laugarren Kortxeak Ben Horwarden gutizia aurkeztu digu programari amaiera emateko.

irakurri gehiago →

Gaurkoan MICE etorri zaigu Hala Bediko estudioetara. Ez da lehen aldia Miren Narbaiza gurera hurbiltzen dena, aurrez, Napoka Iria edota Joseba B. Lenoir bandetako kide bezala ere etorri izan da. Oraingoan, bere bakarkako egitasmoa aurkeztera etorri zaigu, MICE. Proiektuari buruz aritu gara, eta nola ez, igandean Gasteizko Artium museoan eskainiko duten zuzenekoari buruz ere.

irakurri gehiago →

Bihar Hala Bedi Rock ospatuko da Gasteizko gaztetxean, bederatzigarren urtez. 6 talde arituko dira oholtza gainean Giante, Dead Sequoia, Devil’s Gardens, The Twin Rebels, The Brewgrass Society eta La Reverso. Horren aitzakian, azken hauek elkarrizketatu ditugu beraien azken lana den “Hadal” aurkezteko.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Mikel Urakenen elkarrizketa

27 apirila, 2018 | 0 Komentarioak

Gaurkoan, berri musikalak, nobedadeak eta Mikel Uraken eta elkarrizketa akustikoa izan dugu. Izan ere, Izaki bizidun berriak diska berria aurkeztu digu.

irakurri gehiago →

Oporretatik bueltan gogoz sartu gara estudioan!! Gaurko irratsaioan Harresian Zuloko lagunek oporretan kaleratutako Ezinbestean Kolorez diska aurkeztera etorri da Mikel Arnaiz gurera. Horretaz gain, Talco, Fermin Muguruza, Belako, Mikel Urakeneen nobedadeak entzun ditugu eta albiste musikal batzuk aipatu ere bai.  

irakurri gehiago →

Aste honetan, Hala Bedi irratiko uhin askeetan, asteko albiste musikalak, argazkiko disko nobedadeak eta D-Tox (Distorsion Toxica) taldeari elkarrizketa asteon kaleratu duten #Demolición lana dela eta. Gainera, Martxoaren 8a aitzakia hartuta, Bikini Kill taldearen inguruko gomendioaz gozatu dugu.

irakurri gehiago →

Los Señora talde gasteiztarrak “Contra la Naturaleza” disko berria kaleratu zuen duela gutxi, eta lau haizetara zabaldu gabe, agur esan digu. Puerto de Santa Marian Paco Locorekin grabatua, 7 abestitako artelan ederra argitaratu dute LP eta CD formatu ezberdinetan. Gainera, asteko albisteak eta D-Tox, Libe, Liher, Giante eta Azken Aukera taldeen azken lanak entzun ditugu, […]

irakurri gehiago →