Hiru Kortxea;

HIRU KORTXEA: CoronaVirusRock gaurkoan gurean

13 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Musikazale, gaurkoan musikaz gozatuko dugu, pasa den asteetan gozatu dugun bezala. Omago, El Columpio Asesino, Liher, Petti, First Girl On the Moon, HVOB eta bestalako gutuziak entzun ditugu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratsaioan elkarrizketa doblea izango dugu. Batetik, Kaskezur taldeko Ion Minderekin izango gara taldearen azken lana den “Ihesi doaz animaliak” mintzagai. Eta bestetik, Zebrabidea magazinean Liher taldeari egindako elkarrizketa ere jarriko dugu. Gainera albiste eta nobedade ezberdinekin gozatu dugu eta Kim Gordon musikaria izan dugu #gutizia gisa.

irakurri gehiago →

Datorren astean ospatuko den “Carnibal Rock Party” aitzaki hartuta, gaurkoan Gasteizeko bi talde izan ditugu gurean: Motto eta Dead Sequoia. Lehena hiriko talde beteranoa, datozen hilabeteetan lehen disko luzea grabatzeko asmotan dena. Eta bigarrenak, alprojagoak izanagatik, laukotearen lehen lan luzea aurkezten izan dira.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Nobedadez blai

7 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurkoan, albiste batzuk eta hamaika nobedade entzun ditugu gurean: Eratu, Sua, Zea Mays, Lie Detectors, Srta Escarlata, Novedades Carminha, Rodeo, Letagin eta beste pila bat. Gozatu!

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Abereh gaurkoan gurekin

24 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Ohiko menu musikalaz gain, gaurkoan Abereh (Erik Berganzaren alter egoa) izan dugu Hiru Kortxean. Gainera, #gutizia gisa The KVB bikoa.

irakurri gehiago →

Hiru Kortxea: Assata talde gaurko protagonista

17 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan albiste eta nobedade ezberdinekin gozatu dugu. Eta Arrasateko Assata taldea elkarrizketatu dugu, taldeak estreinatu berri duen “Dantzatu, madarikatuak” aitzakia hartuta. Eta gutiziak Irlandara eraman gaitu: The Murder Capital.

irakurri gehiago →

2019ko azken irratsaio honetan, urte osoan zehar gure mikroetatik pasa diren talde eta bakarlariak izan ditugu mintzagai. Ez dira gutxi izan gurean izan ditugun artistak: Wood Strings, Doctor Sax, Dr. Maha´s Miracle Tonic, La Banda del Abuelo, Nublia, Ziklone, Joseba Irazoki eta Lagunak, Physis versus Nomos, Mockers, Dupla, Pelax, Occhi di Farfalla eta Viborv. 2020an […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Pelaxen D eta E aldeak

8 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Hilabete batzuk badira Pelax musikari donostiarraren azkenengo lanaren berri izan genuela: A/B. Bi atalez osatutako diska non rock progresiboa nabarmentzen zen minutaje altuko pasarteetan. Bada, lan horren jarraipena den D/E kaleratu berri du orain, eta programan izan dugu Pelax bi lanen nondik norarakoak harekin komentatzeko. Horretaz aparte, ohiko menua (Sega Sound Killers, Gaizka Insunza, Maruja […]

irakurri gehiago →

Ikasturtea udako nobedadeak entzuten hasi gara, besteak beste, Alba, Occhi di Farfalla, Kurkuma, Kaskezur eta Aiala taldeak. Gaurkoan ez dugu gutiziarik egin baina Iñigo Muguzari gure omenaldi xumea egin diogu. (argazkia: Jon Iraundegi)

irakurri gehiago →

Muinoko Hotsak, EHZ, Bakarlari Bakartiak, Baserriko Uzta, MusikaZuzenean jaialdi akustikoa… uda gertu daukagu eta ugariak izan dira gaurko agenda oharrak. Honekin batera zenbait nobedade ere entzun ditugu, tartean, Pelax, Eztanda, Capsula, Gorpuzkingz edota Sara Zozaya. Programa borobiltzeko kritika eta umorea doinu ezin dantzagarriagoekin nahasten dituen taldea izan dugu gutizia atalean: Pony Bravo.

irakurri gehiago →