hezkuntza ez formala

no image

AISZIRIMOLA: Zaplasteko bat falta zaio

14 urtarrila, 2014 | 0 Komentarioak

Haur txikien zaplasteko eta negarren inguruan arituko gara gaurkoan, horretarako, Nahia Alkortak argia.com – en idatzitako bi artikulu ekarriko ditugu uhinetara. Beharrezkoa al da haurra zaplastekoa, ipurdikoa edo zapatilekin  jotzea? Horrez gain, hezkuntzan aurkituko ditugun jardunaldi eta proiektu ezberdinak ezagutuko ditugu: Sahararekiko elkartasun karabana, The Nu project, Amarauna Sarea, besteak beste.

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: zergatik ez du ihes egiten?

3 abendua, 2013 | 0 Komentarioak

Zu elefantea zara? eta hesolatik ihes egiten saiatuko zara? zergatik ez? zergatik bai? Elefantea eta hesolaren istorioa, psikodramaturgoa, terapeuta eta idazlea den Jorge Bucay- ren “Dejame que te cuente” liburuan agertzen da. Hori irakurriko dugu gaurko gai nagusi bezala, Hezkuntza Sistemaz eta eraikitzen ditugun pertsonez hausnartzeko. Euskararen eguna, autodefentsa feminista eta hezkidetza lantzeko baliabide ezberdinak […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: edoskitzea

12 azaroa, 2013 | 0 Komentarioak

Edoskitze naturalaren praktika aukeratzeko emakumeon askatasunaz hausnartzeko irratsaioa da hau. Edoskitze naturala bai? edoskitze naturala ez? Txarrena emakumeak presionatzea da, edoskitze naturala paradisua bezala saltzea, aukeratzeko askatasuna ez errespetatzea, gure titiekin nahi  duguna egitea defendatzen du Pikara Magazinean Beatriz Gimenok. Artikuluko zenbait ideia ekarri ditugu saio honetara, baita Ttiklik.com webgunetik ateratako Edoskitze Naturalaren onuren zerrenda […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: mAitatasuna

5 azaroa, 2013 | 0 Komentarioak

Irratsaio honetan HAZI HEZI aldizkariko artikulua izango dugu oinarri. Hezkuntzaren inguruko albisteak izango ditugu aipagai, besteak beste, Alemanian hirugarren generoaren legea, Haurrasate proiektua eta Erasmus bekaren gorabeherak. Maitasunez elikatzeko gonbidapena luzatu nahi izan dugu saio honetan.  

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Haur masaiaren misterioak

29 urria, 2013 | 0 Komentarioak

Ikasturteko lehen saioa da honakoa, haur masaiaren inguruan. Aurtengoan, esatari lanetan arituko dira Julene Onaindia eta Irati Mendiguren laudioarrak. Hezkuntza eta hezkuntza ez formalaren inguruko irratsaioa duzue hau, eta asteartero 19:00etatik aurrera izango duzue entzungai. Haur masaiaren inguruko korronteak landuko ditugu ordu erdi batez, honen praktikak dakarren onurak, masai mota ezberdinak eta materialak eta hauen […]

irakurri gehiago →

Bi gai jorratzen dira oraingo AISZIRIMOLAN, biak ere HAZI HEZI aldizkariko udaberriko alean azaltzen direnak. Maiatzean egitekoak diren “ESKOLA HERRITARRA, HERRI HEZITZAILEA” jardunaldian jorratuko diren gaien inguruan aritu gara, F. Tonucciren teoriak apur bat hurbildu eta airera ekarri nahian. Era berean, generoaren eraikuntzaz ere artikulua irakurri dugu, argitu nahian, “gure haurrak ez direla ez mutil […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Heziketa premia bereziak aisialdian

9 apirila, 2013 | 0 Komentarioak

Balioetan hezteko koadernoen bildumako laugarren alea gai honetaz ari da. Bertako testuak irratira ekarri nahi izan ditugu, eta aniztasunari zein inklusioari bideak irekitzen laguntzeko beste urrats txiki bat eman. Izan ere, aisialdia aukerez josita dagoen bizitzako beste eremu garrantzitsu bat dugu, erronka honi heltzeko prest?! Etiketak alde batera utzi eta aniztasunari mutur eraikitzailetik eta positibotik […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Irudimena eta balioak lantzeko, ipuinak

12 martxoa, 2013 | 0 Komentarioak

Oraingoan irudimena eta sorkuntza lantzearen garrantziaz arituko gara, baina bereziki, praktikan zer eta nola landu dezakegun deskubritzeko. Horretarako bi ipuin erabiliko ditugu, eta beren bitartez landu daitezkeen hainbat balio ariketa moduan proposatuko ditugu. Baliabidea: Titiriteroen ipuinak

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Gorputz adierazpena eta hezkuntza

26 otsaila, 2013 | 0 Komentarioak

Gorputz adierazpenak zer nolako garrantzia du haurraren garapenean? hezitzaile garen heinean, zer eta nola landu dezakegu? Giza harremanen %7a besterik ez omen da hitzen bidezkoa. Gainontzekoa keinuek, gorputzaren posturek, begiradek… adierazten omen dute. Noiz eta nola landu beharko genuke gure eguneroko hezkuntza eremuetan? Zein baliabide aurki ditzakegu horretarako? Galdera hauen erantzun batzuk emango dizkigu gaurko […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Maitasun erromantikoaren baladak

8 otsaila, 2013 | 0 Komentarioak

10. irratsaio hau maitasun erromantikoaren teoria eta iritziak jasotzeko erabili dugu, eredu patriarkarrak ezartzen dizkigun menpekotasun eta mugak irauli eta batez ere, hezkuntza mundutik egin beharreko prebentzio lanaz hausnartzeko.

irakurri gehiago →