herri mugimenduak

BILTOKIA: herri mugimenduentzat tresna-kutxa

21 otsaila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan BILTOKIAri buruz hitz egingo dugu. Biltokia tresna-kutxa birtual bat da, herri mugimenduetatik sortutako ezagutza, dinamika, metodoak eta tresnak gordetzen dituena. Kutxa hau da Joxemi Zumalabe Fundazioaren Bor Bor (k) Herri Jakintzen Laborategiko azken esperimentua. Nola egin den material guztiaren batuketa eta sailkapena, eta nola funtzionatuko duen hobeto ulertzeko, Ainhoa Narbaizarekin solasean egon gara.

irakurri gehiago →

Dinamizazio politikorako ikastaroa antolatu du, beste urte batez, Joxemi Zumalabe fundazioak. Izen emateko azken egunak dira, abenduaren 20ra arte izango dutelako Herri Mugimenduetako kideek bertan parte hartzeko apuntatzeko aukera. Joxemi Zumalabeko Ainhoa Narbaizak azaldu dizkigu helburuak, landuko diren gaiak, datak eta funtzionamendua, besteak beste. Entzun hemen! Informazio gehiago hemen.

irakurri gehiago →

“Korapiloak askatze bidean” izeneko topaketak burutuko dira ekainaren 12an, Bilboko Karmelan. Euskal Herriko herri mugimenduetan dugun formazio-ezagutza askatzaileen mapeoaren aurkezpena egingo dute Joxemi Zumalabeko lagunek, besteak beste. Esti Redondorekin izan gara, topaketen xehetasun gehiagoren berri izateko.

irakurri gehiago →

AKAB abokatu sarea jaio da, herri mugimendua ahalduntzeko asmoz. Askatasun kolektiborako abokatuak taldearen lehen haziak 2015eko Askegunean hasi ziren loratzen, eta dagoeneko aurkeztu dute abokatu sare hau. Herri mugimenduetako abokatu sare honen xehetasunez aritu gara Aratz Estonbarekin.

irakurri gehiago →