herri hezitzailea

Urtxintxa eskolako lagunek hilabetero egin ohi duten tartea izan dugu. Herri Hezitzailearen inguruan, Oinherriren inguruan arituko gara Idoia Ramirez de Okarizekin, martxoaren 28an herrien arteko topaketak antolatu baituzte Durangon. Egitasmoaren berri eman digu, eta baita hilaren amaierak topaketetan antolatutakoren berri ere, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Bizkaiko hiriburuko kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera, hasteko, zerga politikei heldu diegu. Izan ere, Bilboko Udalak 2018an zergen igoera ezartzea erabaki du, eta, horren bidez, etxebizitza hutsak dituztenak zigortuko dituztela. Kale ekintza bati buruzkoak ere aipatu ditugu, izan ere, Bilbon ekintza ez bilentoa egin zuten, atzo, KEM MOC talde antimilitaristakoek, Bruselan egiten ari den […]

irakurri gehiago →

Aurki beteko da urtea Herri hezitzailea, eskola herritarra dinamikaren berri izaten hasi ginenetik. Iazko apirilean, jardunaldi batzuk egin zituzten hezkuntza komunitateko eragileek, haurren parte hartzea sustatzeko liburuxkak eta koaderno praktikoak kaleratu ere bai, etazenbait herritan egitasmoak abiatuko zituztela ere jakin genuen. Askoren artean, horietako bat da Baztanen abian duten Kerizu beretik proiektua, herenegun Xorroxin irratiko […]

irakurri gehiago →

Bi gai jorratzen dira oraingo AISZIRIMOLAN, biak ere HAZI HEZI aldizkariko udaberriko alean azaltzen direnak. Maiatzean egitekoak diren “ESKOLA HERRITARRA, HERRI HEZITZAILEA” jardunaldian jorratuko diren gaien inguruan aritu gara, F. Tonucciren teoriak apur bat hurbildu eta airera ekarri nahian. Era berean, generoaren eraikuntzaz ere artikulua irakurri dugu, argitu nahian, “gure haurrak ez direla ez mutil […]

irakurri gehiago →