halabedirock

Gaurko programaren erroa Joseba Irazokiri egindako elkarrizketa izan da. Galizan duen kontzerturako bidean arrapatu dugu eta besteak beste, “Zu al Zara?” diskoari buruz eta egingo dituen kontzertuen inguruan hitz egin dugu  musikari beratarrarekin. Horrez gain, Final Four handiak eskainiko dizkigun kontzertu molonciak promozionatu ditugu eta beste hainbeste nobedade entzun ditugu. Gora Pablo Laso!

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Zaballan hildako azken presoaren harira egindako salaketak, etxebageen arazoa salatzeko egingo den kanpaldia, Vitoria 3 de marzo filma, eta HalaBediRock izan ditugu hizpide Ion Etxebarria eta Igor Goikolearekin.

irakurri gehiago →

Arabara jo dugu irratien tartean, Hala Bedi irratiko Imanol Aranbururen eskutik. Martxoaren 8ko greba feministari buruzkoak, LGTBI Behatokia hauteskunde kanpainaren aurretik egiteko Lumagorriren exijentzia, 1976ko Martxoaren 3ko emakumeen papera biltzen duen liburuaren mahaingurua, eta Muinoko Hotsak eta HalaBediRock egitasmoen inguruan aritu gara, besteak beste.  

irakurri gehiago →