gipuzkoa zutik

Aste eta erdi inguru darama Gipuzkoa Zutik mobilizazioak martxan: Donostiako Gipuzkoa plaza eta Bulebarra erabili dituzte nagusiki, erraustegia borrokatu beharreko sinbolo gisa hartu eta gizarte eredu berri bat aldarrikatzeko. Baina hiriko beste edozein gune erabil zezaketen: lekua baino, erraustegiaren aurkako aldarria eta mobilizazioa baitituzte ardatz, eta eztabaida piztea helburu. Eztabaida, zalantzarik gabe piztu dute. Eta […]

irakurri gehiago →

Zubietan eraiki nahi duten erraustegiaren proiektua borrokatzeko sinbolo gisa hartu eta gizarte eredu berri baten aldeko dinamika abian da Gipuzkoa Zutik izenarekin joan den hilabete amaieratik. Argia astekariko kazetari Gorka Bereziartuak sakon landu ditu mugimendu berri horren ingurukoak aste honetako alean, eta horren berri ekarri du Estitxu Eizagirre zuzendariak gaurko aurrerapenera. Modu baketsuan protestan ari […]

irakurri gehiago →

Joan den astearen amaiera eta aste hau bera markatu ditu errausketaren aurkako eta beste gizarte eredu berri baten aldeko Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Gaiak eragin duen zalapartari begiratu dio Mikel Elorzak ere gurean egiten duen errepaso kritikoan. Horrez gain, asteartean zendu zen SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea eta Fronte Polisarioko Mohamed Abdelaziz ere ekarri du […]

irakurri gehiago →

Dozenaka lagunek Donostiako Gipuzkoa plaza hartu dute aldarrikapen gune gisa, Gipuzkoa Zutik deialdiarekin bat eginik. Zubietako errauste planta gelditzea da haien eskakizunetako bat, eta erraustearen aurkako hainbat kartelekin atondu dute gunea, aldundiaren egoitza aurrean. Helburua, egungo sistema politiko eta ekonomikoa salatzea. Eta horren sinbolotzat hartu dute Zubietan egin nahi duten erraustegia: hori gelditzea dute eskakizun. […]

irakurri gehiago →