euskal presoak

Euskal Herriko hamaika txokotan herri mailako eta forma askotariko mobilizazioak deitu ditu Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen alde, Izan bidea dinamikaren baitan. Sareko kide Jon Maraurirekin hitz egin dugu antolatutakoaz. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Sare Herritarrak Izan Bidea izeneko dinamika abiatu du, euskal presoen egoerari irtenbidea emateko urratsak eta kilometroak egiteko asmoarekin. Ibiltarien sarea osatuz, erronka luzatu diote jendearteari, 3.127.326 Km egitea. Inaxio Oiartzabalek azaldu dizkigu nondik norakoak, eta baita egun espetxeetan zein egoera dagoen azaldu ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Irailaren 16an hasita, euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Audientzia Nazionalean. Osasun arloko profesionala, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak dira auzipetuak, eta euretako batekin hitz egin dugu. Auzia azaltzeaz gain, irailaren 14rako Bilbon deitutako mobilizaziorako deia ere luzatu du Nagore Lopez de Luzuriaga Comuniónek.    

irakurri gehiago →

Arbizun eta Lakuntzan egingo dute aurten Lasterbidean, hilaren 19an, “Leixterka denak itxaa” lelopean. 1.500 korrikalari biltzeko erronka jarri dute elkartasun lasterketako antolatzaileek, “euskal errepresaliatuen eta euren senideen eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatzeko”. Aurtengo edizioari buruz hitz egin dugu Jon Liguerzanarekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →