etxerat

COVID19 gaitzaren eraginez espetxeetan bizi duten egoera ezagutzera jo dugu Etxerat elkarteko kideengana. Presoen osasuna bermatzeko hartutako segurtasun neurrien eskasia salatu du Urtzi Errazkin bozeramaileak, eta baita eskaera argiak luzatu Espaniako zein Frantziako Gobernuei: larriki gaixorik daudenak, 70 urte baino gehiago dituztenak eta baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera duten presoen berehalako askatasuna eta jadanik baimenarekin atera […]

irakurri gehiago →

‘Dispertsioaren biktimen memoria’ aitortzeko ekitaldia egingo du Etxeratek azaroaren 23an Gernikan, elkarbizitzaren eta konponbidearen norabidean aurrera egiteko, eta berriz gertatuko ez dela ziurtatzeko. Etxerat Elkarteko bozeramaile den Urtzi Errazkinekin hitz egin dugu dispertsioak senideengan duen eraginaz, egungo egoeraz, eta etorkizunaz. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Hainbat hilabetez aktibitatea etenda izan ondoren, Ipar Euskal Herriko Planning Familial egitura berriz martxan jarriko dute aurki, Baionan egoitza berria lortu baitute elkarteko kideek. Ba hori eta beste hainbat gai gurean jorratzeko Gure Irratiko esatari Ihintza Arrieta batu zaigu. Horrez gain, giza eskubideen nazioarteko egunerako Etxerat elkarteak egindako elkarretaratze deia ere nabarmendu du. Kultura arlotik, […]

irakurri gehiago →

Bihar hasi eta azaroaren 13ra bitartean, dispertsioaren errealitatea jendarteratzeko bira egingo du Etxeratek. Euskal preso politikoen senide eta lagunak biltzen dituen elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu elkartasuna landu eta dispertsioa salatzeko. Gizartea informatu eta euren lanari bultzada eman nahi diote bira horrekin, euskal gizarteari normalizazio, bake eta biolentziarik gabeko bidean aurrera egitea oztopatzen dioten dispertsioaren […]

irakurri gehiago →

Bi asteazkenez behin bezalaxe, Irulegi irratiko esatari Jojo Bidart batu zaigu gaurko irratien tartera, eta politika, gizarte nahiz kultura kontuak nabarmendu dizkigu. Hasteko, Lorentxa Gimon eta Daviv Gramont euskal preso politiko ohiei eginiko omenaldia, Etxerat elkartearen biltzarra eta Donibane-Lohitzunen apirilaren 4an Frederique Haranburu Xistor askatzea eskatzeko egingo duten manifestazioa aipatu ditu. Ipar Euskal Herriko elkargo […]

irakurri gehiago →

Etxerat eta Jaiki Hadiren aurkako sarekada gaitzetsi eta euskal presoen eskubideak defendatzen jarraitzera deitu zuten, igandean, ehunka lagunek Donostian egindako manifestazioan. Eremu askotako ordezkariak izan ziren bertan, eta Hamaika Telebistako lagunei haietako batzuek egindako hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Etxerateko eta Jaiki Hadi elkarteetako bina kide atxilotu ditu, gaur, Guardia Zibilak: Izaskun Abaigar, Fernando Arburua, Oihana Barrios eta Nagore Lopez de Luzuriaga. Atxiloketa horien inguruan han eta hemen bildutako erreakzioak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

irakurri gehiago →

Atzo abokatuen aurkako operazioan hamasei lagun atxilotu ostean, erreakzio sorta izan da han eta hemen. Hargatik, Etxerateko senide Urtzi Errazkinek, eta Garbiñe Biurrun magistratuak Info7 irratian gaur esandako hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Giza eskubideen aldeko nazioarteko egunaren harira, asko izan dira aldarrikapenak kalera ateratzeko deia egin duten eragileak. Etxerat elkarteak, zapi-kateak antolatu ditu, esaterako. Sare dinamikak, berriz, gaurko eguna probestu du hilabete barru Bilbon egin asmo duten mobilizaziorako baimena erregistratzeko. Bi mugimenduetako kideen, Iñaki Landaren eta Teresa Todaren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean. Horrez gain, Amaiurko […]

irakurri gehiago →