estigma

Red Fanzine, hilekoaren inguruko estigma apurtzeko

22 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Hilekoa normalizatzeko eta bere inguruko estigma eta kondairak apurtzeko asmoarekin, Red Fanzine argitalpena osatu dute Gasteizen bizi diren hamabi emakume sortzailek. 250 kopia izango ditu eta digitalean ere eskuragarri egongo dela azaldu dute. Natalia Albeniz proiektuko kidea izan da gure estudioetan argitalpenaren inguruan hizketan, urtarrilaren 23an aurkeztuko baitute Gasteizko Darkahead tabernan. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

“Argi dago gizarte lodifobiko batean bizi garela, batez ere emakumeei dagokienez. Ia emakume guztiok argaltasunaren diktaduraren zama sentitu izan dugu noizbait. Emakume baten bizitzan bere gorputzaren inguruan jasotako komentarioak zenbatzen hasiko bagina ez genuke inoiz amaituko”. Hitzo horiek Amaia Nausia historialariarenak dira, eta maiatzaren 28ko Gaur8 astekariko zutabean argitaratu ziren. Lodifobiari begira jarri nahi genuke […]

irakurri gehiago →

Asteartetan ohi dugunez, gizarte gaiei buruzko tertulia izan dugu gaurko saioan. Atzo Gu gaitun federazioko idazkari Asier Lekuona elkarrizketatu ostean, prostituzioaren errealitateaz aritu gara hizketan Argiako kazetari Lander Arbelaitzekin eta Euskal Herrian Euskarazeko Aitor Kaltzakortarenkin.

irakurri gehiago →

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prostituzioa ogibide duten pertsonekin lan egiten duten sei elkarte –Arrats, Acasgi, Askabide, Sidalava, T4 Elkartea eta Bizkaisida– Gu Gaitun federazioan elkartu dira bazterketa sozialari eta estigmatizazioari aurre egiteko. Bertako idazkari Asier Lekuonak egin digu gurean prostituzioan dihardutenen errealitatearen argazkia.

irakurri gehiago →

Gaur buru osasunaren aldeko mundu eguna izanik, buru gaixotasunak dituzten eta haien senideen elkarteen federazioko Gotzone Astiasaran abokatuari egin diogu elkarrizketa.

irakurri gehiago →