erabiltzaile

Idatzizko egunkari baten atari digitaleko bideoak, edo irrati bateko elkarrizketaren zati bat bideoz aurreratua Interneten, promozioa egiteko. Geroz eta gehiago ikusi eta kontsumitzen ditugu halako edukiak, badirudi ikus-entzunezkoek nagusitasuna dutela komunikazioan, eta horri erreparatu diogu gaurko komunikazioaren tartean, albisteen ikus-entzunezkotzeari. Gaia gurera ekartzeko proposamena Marijo Deograciasek egin du.

irakurri gehiago →

Gaztetxoen kezka nagusietako omen da sakelako telefonoa galtzea. Hala dio ikerketa batek, eta helduoi galdetuta ere, emaitza ez litzateke oso bestelakoa izango. Teknologiaren atzaparretatik ihes egitea gero eta zailagoa da egunerokoan, baina opor garairako terapia berri bat ari da zabaltzen, desintoxikazio teknologikoa, hain justu. Gorka Salcesek, gure komunikazioaren tartean gaur estreinatu den lagunak, udako oporretan […]

irakurri gehiago →

Donostiako autobus geltoki berriak eragindako polemikari erreparatu diogu gaurko saio amaieran. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua izatearekin batera estreinatzea pentsatzen zen hasieran. 2016ko urtarrilaren 15ean lehenbiziko autobusa ateratzea iragarrita bazegoen ere, urtarrilaren 16ra atzeratu zen, baina segurtasun arazoak zirela medio, geroago jarri behar izan zuten martxan. Suhiltzaileen txostenaren arabera sute larriei aurre egiteko kaia ez […]

irakurri gehiago →

Denboraldiko azken komunikazio kolaboraziora inbidia emateko gogoz batu da Xabier Landabidea. Errota Digitalako kideak, Landabidea bera Koldo Diaz eta Gorka Salcesekin, Finlandian egon dira Transmedia Erabiltzaileen Udako Eskolan. Bertan ikasi ahal izan dutenaz eta hemendik besteei erakusteko eraman dutenaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Zebrabideko lehen zatia gurutzatu berritan, sare sozialen inguruko kontuei egin diegu lekua gurean. Zuetako askok ezagutuko duzue Umap.eus deituriko tresna, Twitterreko euskarazko jarduna jarraitzeko eta neurtzeko baliatzen dena. Jarioa ikusi, joerak antzeman, sailkapena kontsultatu, euskararen erabilpen neurriari zein estatistikei erreparatu, gauza askotarako aukera ematen du. Baina kontu horiek azaltzeko, gu baino egokiagoa den lagun bat […]

irakurri gehiago →