ekologistak martxan

Lur eta Murmur: Zaldibar argitu

5 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Zaldibarreko zabortegiko hondamendia gertatu zenetik hilabete bat pasa denean, gauzak argiago egotetik urrunago daude oraindik eta zalantzak geroz eta gehiago eta handiagoak dira. Herritarren duintasuna gorantz zihoanean, mobilizazio jendetsuak antolatzen eta subjektu eskubidedun gisa dagozkienak betetzeko exijitzen, agintariena estropezuz beherantz zihoan, egunez egun trakeziaz erabilitako berbaz eta lotsarik ez zuten adierazpenekin. Ustelkeria, sare klientelarrak, balizko […]

irakurri gehiago →

Bolintxu Bizirik!!

19 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Bilbo zeharkatzen duen Super Sur autobidearen bigarren fasearen mehatxuaren aurrean, SUPERSUR HANDITZEARI EZ Plataforma salatzen du: ez dela egon ebaluazio sakonik autobidearen lehenengo fasea egin eta gero, ez dela egon herritarren partehartzerik erabakiak hartzerakoan eta izugarrizko kaltea eragingo duela ingurunean, bereziki, Bolintxu haranean, askok dioten bezala, Bilboko azken altxor berdea. Gaurko irratsaioan honi guztiari buruz […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko hiriburura begira jarri gara gaurko saioko elkarrizketaren tartean. Bertako udalak mugikortasun astea antolatu duelako bihartik aurrera, eta horren inguruan hizketan aritu direlako Mieltxo Monfort Bilbo Hiria irratiko koordinatzailea eta Iñaki Barcena EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Ekologistak Martxaneko kidea. Aste horrek dakartzan onurak eta merezi dituen kritikak nabarmendu dizkio Barcenak Monforti.

irakurri gehiago →

Astearteetan gizarte eta ekonomia gaien inguruan aritzeko tartea zabaltzen dugu Zebrabidean, baina gaurkoan, ingurumenari buruzkoei heldu diegu. Pasa den asteko Trantsizio energetikoa ikastaroari buruzko balantzea egin baitu Inaki Barcena irakasle eta Ekologistak Martxaneko kideak, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortekin.

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcena EHU Euskal Herriko Unibertsitaeko irakasle eta Ekologistak Martxaneko kidearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua gaurko saioan. Datorren astean Bilbon Trantsizio energetikoa: Iraunkortasuna eta demokrazia ikastaroa eskainiko dute, EHUren uda ikastaroetako egitarauaren barnean. Ba gai horretaz hitz egin du Monfortek Barcenarekin.

irakurri gehiago →