botere harreman

Mundua den fauna handi horri oso umetatik ematen diogula tankera eta gure garunak azkar barneratzen duela eskaileraren legea, hala uste du Amagoia Mujikak eta hala plazaratu zuen martxoaren 19ko 7K astekarian. Botere harremanetarako joerari begira jarri gara gaurko hezkidetzaren tartean, eta Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegirekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Zebrabidearen lehen zatia gurutzatu berritan, gizarte parekide eta orekatu baterako bidea egin nahi duen egitasmo hezitzaile bat hartu dugu hizpide. Izan ere, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea helburu duen Haziak egitasmoa ezagutu dugu, eta horretan buru-belarri dabiltzan bi lagun batu zaizkitugu mikrofonoen parera. Nora Barroso egitasmoaren sortzaile eta dinamizatzailea, batetik, […]

irakurri gehiago →

Asanblada bat kudeatzea ez da lan erraza. Kideen antolaketa horizontala edo asanbladaren bilakaera ziklikoak arazoak sor ditzake. Horrelako egoerei aurre egiteko hausnartzea beharrezkotzat jo dute gaztetxeetako kideek, eta horretarako aukera emango du bihar goizeko eztabaidak. Bertan aipatuko direnak gurera ekarri asmoz, Joxemi Zumalabe fundazioko Ainhoa Narbaiza gonbidatu dugu gurera.

irakurri gehiago →

Hilean behin, maskulinitateaz, feminismoan gizonek duten zereginaz, sistemak inposatzen dizkigun rolez… hausnartzera etortzen zaigu Ibai Fresnedo Zebrabidera. Gaur ere batu da gure mikrofonoetara, baina proiektu jakin baten ingurukoak ekarri dizkigu: Bazterretako dantzariak.

irakurri gehiago →