bake bidea

Lapurdira jo dugu irratien tartean, Gure Irratiren eskutik. Jaka horien protestak eta eskua galdu duen Baionako gaztearen aldeko elkarretaratzea, Ipar Euskal Herriko euskal hedabideek abendurako atera dituzten lurralde antolaketari buruzko erreportaje eta lanak, eta Bake Bideak gaur Parisen duen eztabaida izan ditugu hizpide Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu. Gure Irratiako kide den Ihintza Arrieta izan dugu gurean, eta hiru gai ekarri dizkigu Zebrabideara. Bake Bidearen foroa, Euskararen Erakunde Publikoak izenpetu duen hitzarmen berria eskualdea, estatua eta hezkunde ministerioarekin, eta H2O GUREA proiektuaren aurkezpena eta sortutako ezinegon eta haserreak izan ditugu hizpide.  

irakurri gehiago →

Argiako kazetaria den Estitxu Eizagirre izan da gurean, aste honetako Argiaren aurrerapena egiteko. Hiru atalen inguruko kontuak ekarri dizkigu: Anais Funosas Bake Bidea-ko presidenteari egindako elkarrizketa, “Zuloan” liburuaren nondik norakoak, eta Andoni Egiak Kataluniako auzia oinarri hartuta independentismoaren inguruan egindako analisia, “Ikurrina betaurrekoekin”.

irakurri gehiago →

Bake Bidea plataformak eta Giza Eskubideen Ligak antolatuta, bake konferentzia humanitarioa egingo dute, bihar, Parisko Asanblada Nazionalean. Euskal gatazkaren konponbidearen aldeko dinamikari oihartzuna emateko eta Frantziako Gobernua interpelatzeko baliatuko da konferentzia hori. Horren harira, Radio Kulturako lagunek Peio Dufau Bake Bideako kideari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu: Frantziako presidenteak hizkuntza gutxituen legeaz esan duela Europako karta berresteko beharrezkoak egingo dituela; bihar Parisen egingo den bake konferentzia; eta Baionako ospitaleko langileen greba.

irakurri gehiago →