baiona

Aste honetako Kultur Kuboan : – Bastidako Clarenza elkarteko Maite Garrak « Primaderan » hitzordu berria aurkezten dauku … – Baionako Arte Eskolako erakaslea eta margolaria den Nagore Amenabarro Amezketarraren ezagutza egitea proposatzen dautzuegu … Musika : Mes Aïeux « Train De Vie (Le Surcheval) », Máddji « Dobbelis » eta «Peaceful Peas « Little bird ». Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

BERTSOINKA-Seaskaren aldeko BECtso saioa

1 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Urtarrilaren 12an, Seaskaren alde Baionako antzokian egin zen BECtso saioko bertsoak, aste honetako Bertsoinka saioan

irakurri gehiago →

Irratien tartean Gure Irratiko kide den Ihintza Arrietarekin izan gara. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan: euskal preso politikoen hurbiltzea, Baionatik Pauera bidali zituzten migranteen egoera txarra eta Baionako euskal museoak 2017an izan dituzen datuak izan ditugu hizpide Ihintzarekin.

irakurri gehiago →

Gaurkoa Lapurdiko Gure Irratiako kide den Ihintza Arrietan izan dugu gurean. Hiru gaiz aritu gara Ihintzarekin: atzo Baionatik Pauera bidali zituzten migranteak eta haien egoera, bihar burutuko den Jon Paroten baldintzapeko askatasun eskaeraren auzia, eta urtebete preso eta 13 urte kontrol judizialpean pasa ondoren auzigabetu duten Jean François Lefort LOF izan ditugu hizpide.  

irakurri gehiago →

Joan den larunbatean burutu zen ETAren armagabetzea. Baionan, egun osoan izan ziren hainbat adierazpen, agerraldi eta ekintza. Horren berri jaso dute aste honetako Argia-n eta hori aurreratu du Estitxu Eizagirre zuzendariak gurean . Horrez gain, mugimendu ezkertiarrek feminismoarekiko dituzzten erresistentziez egindako erreportajea eta Nagore Legarreta argazkilariari egindako elkarrizketa ere aurreratu ditu.

irakurri gehiago →

Frantziako presidentetzarako hauteskundeen kanpaina dela eta, Fronte Nazionala alderdi eskuindarrak ekitaldia egin zuen atzo Baionako Lauga aretoan. Marion Marenchal Le Pen alderdiko diputatua izan zen bertan, eta 200 lagun inguru elkartu ziren mitinean. Kanpoaldean, ordea, dozenaka eragile politikok, sozialek eta sindikalek protesta zaratatsua egin zuten. Jarri gara mobilizazio horri eta beste hainbat gairi begira gaurko […]

irakurri gehiago →

Apirilaren 8an bakearen artisauak milaka izango direla esan zuten armagabetze eguna aurkezteko egindako agerraldian, orain dela bi aste, Baionan. Hilabeteak dira izen horrekin bataiatu zela gizarte zibilak armagabetzerako abiatutako dinamika. Egun historikoaren bezperetan, bakea eraikitzeko artisautzan hasieratik murgildu den Mixel Berhokoirigoinekin hitz egin dute Euskal Irratietako lagunek gaur, eta elkarrizketa hori izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Hegazti gripe kasuak agertu dira Akitaniako departamentuko hainbat herrietan, eta ahate hazkuntza guneak hustera behartuta daudela azaldu du Irulegiko irratiko esatari Jojo Bidartek gure irratien tartean. Horrez gain, 20. Korrikak Ipar Euskal Herrian izandako presentzia eta Euskal Irratiek horretaz egindako jarraipena errepasatu ditu. Aurrera begira jarrita, berriz, larunbatean ETAren armagabetzerako Baionan prestatu duten egitarauaz eta […]

irakurri gehiago →

KORRIKA: 4. eguneko Kronika

2 apirila, 2017 | 0 Komentarioak

Laugarren egun honetan, Korrika hiru herrialde ezberdinetatik igaro da. Gau partean, Nafarroako ekialdetik gora egin du eta Korrika pasako den puntu altuenetik egin du bira, alegia, Laza mendatetik. Besteak beste, Izaba, Otsagabia, Orreaga, Luzaide… Arrosako kide diren Irati Irratiko lagunek, Aribeko kilometro batean lekukoa eraman dute. Gaua hotza izan da, uneren batean elurra izan dute […]

irakurri gehiago →