apirila

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Mugak Zabalduz karabana aurkeztu berri du. Apirilaren 28an, 29an eta 30ean Euskal Herria zeharkatuko dute indarrean dauden migrazio politikak salatzeko. Hendaian hasi eta Santurtzin amaituko da karabana eta bidean hainbat geldialdi eta protesta burutuko dituzte. Eragile ezberdinekin sareak sortzeko eta indartzeko lanean dabiltzala azaldu digu Igor Muñozek.

irakurri gehiago →

Apirileko azken ostirala izanik, Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenaren bisita izan dugu gaurko saioan, eta harekin barneratu gara apirileko Mirarikeria-n. Gaurkoan, Ibuprofenok eta basokada esne beroak erremedio gisa dituzten bertuteez hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Literaturaren tartean barneratu gara, denboraldi berrian lehen aldiz, eta 111 Akademiako Amaia Goikoetxearekin hitz egin dugu: Ana Malagonen Lasai, ez da ezer gertatzen eta Iñigo Aranbarriren Apirila liburuez azalpenak eman dizkigu.

irakurri gehiago →

Iñigo Aranbarrirekin arituko gara ‘Apirila’ eleberriaz hizketan, luze eta zabal. Horrez gain, hilero bezala, erreportaje bat ekarriko digu Lander Arretxeak. Oraingoan, poema dadaista bat egiteko gomendio berriez arituko zaigu. Jon Iraolak Iban Zalduaren ‘Inon ez, inoiz ez’ ipuin liburu berriaren komentarioa egingo digu. Eta saioaren hondarrean, ITU bandakoak izango ditugu gurean. Gaurkoan, Lord Byronen poema batzuk euskaratuko […]

irakurri gehiago →