agroekologia

LUR ETA MURMUR: Sustraiak Catering

12 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Urtearen bukaera beti lotu izan dugu elkar-topatzearen ohiturarekin, bat egitearekin, ospakizunarekin. Gabon festak laster gurera datozkigula oharturik, data hauetan ospatuko ditugun hainbat bazkari/afariak tokian tokiko, sasoikoak eta ekoizpen agroekologian oinarritutako produktuekin egin ditzakegula aldarrikatu nahi dugu Lur eta Murmur irratsaiotik. Elikadura Burujabetzaren aldeko eguneroko borrokan, eragile ugari eta anitz daude. Baserritarrak subjektu nagusia izanik, badira […]

irakurri gehiago →

Zer eta nola erosten dugu?

28 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, EHkolektiboak bultzatutako ikerketa aztertuko dugu:  Agroekologiaren erosketa ereduak. Kontsumo-taldeak, azokak, saltoki txikiak, kontsumo-kooperatibak, sareak… hamaika bide dira agroekologian ekoizten dutenek eta herritarrek aurkitu dituztenak produktuak saltzeko, erosteko edo elkartrukatzeko. Euskal Herrian bide horiek aldatuz joan dira, eta gaur egun formula desberdinak aurkitu ditzakegu, lurraldearen, landa eremuarekiko gertutasunaren, hiriaren tamainaren eta […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: “Erroa eta Geroa” Dokumentala

19 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, […]

irakurri gehiago →

Balletxeko Etxearekin batera, EHNE, Hazitik Hozie, Lekarozko Legate elkartea, Anizko elkartea eta Jo ala Jo taldea elkartu dira eta Baztango agroekologia eskola herritarra jarri dute martxan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eragile bakoitzak ikusi du zer eta nola antolatu eta eragile bakoitza izanen da bere ikastaroaren arduraduna. Ba dinamika horri buruzkoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Julen […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR Baserritik Mundura

11 abuztua, 2016 | 0 Komentarioak

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan udako musikala utziko dugu Beatriz Casadoren eskutik ikastaro baten berri emateko Baserritik Mundura ikastaroa. Elikadura Burujabetza eta Agroekologiari buruz unibertsitatean dauden formazioa eta ikerketa eremuak zabaltzeko asmoz sortutako ikastaroa. Ikastaro honen sorkuntzan hainbat elkarte/erakunde […]

irakurri gehiago →