abesbatza

Gaurko Irratien tartean Antxeta irratia izan dugu. Hondarribiko Eskifaia abesbatzak Gabonetako ohiko kontzertua emango du ostiral hontan arratsaldeko 19:30an  Portuko Elizan. Iñigo Salaberriarekin egon da Koldo Nausia, eta harekin hitz egindakoak ekarri ditugu Zebrabideara.

irakurri gehiago →

Aurki beteko da urtea Herri hezitzailea, eskola herritarra dinamikaren berri izaten hasi ginenetik. Iazko apirilean, jardunaldi batzuk egin zituzten hezkuntza komunitateko eragileek, haurren parte hartzea sustatzeko liburuxkak eta koaderno praktikoak kaleratu ere bai, etazenbait herritan egitasmoak abiatuko zituztela ere jakin genuen. Askoren artean, horietako bat da Baztanen abian duten Kerizu beretik proiektua, herenegun Xorroxin irratiko […]

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta urte garaia medio, folklore kontu zenabit ekarri dizkigu agendarekin lotuta. Aurten 18 urte betetzen dituztenen kinto ospakizunak; Altsasu, Irañeta, Irurtzun, Unanu eta Urdiango inauteriak; Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimeneko saioak asteburuan; eta Etxarri Aranazko abesbatzak La Pamplonesa bandarekin Iruñeko Gaiarre antzokian igandean egingo […]

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin orduko egin ohi dugunez, irratien tartea zabaldu, eta bi astez behin bezalaxe, Tolosa aldera begira jarri gara, hango kontuen berri emateko Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu. Asteburuan izan dituzten ekitaldien inguruko informazioa ekarri digu gaurkoan. Batetik, Tolosako 47. Abesbatzen Lehiaketaz hitz egin digu, eta, bestetik, Tolosa goxua azoka berezia nabarmendu digu.

irakurri gehiago →

Tolosako Nazioarteko abesbatza lehiaketaz; zein duela ehun urte Donostian sortu zen euskarazko lehendabiziko ikastetxeaz, eta haren sortzailea Migel Muñoaz aritu gara gaurko irratien tartean, Iñigo Terradillos Ataria irratiko esatariaren esktuik.

irakurri gehiago →