Aiaraldea irratia

Helbidea: Nerbioi kalea 1, 3 esk. Laudio , Araba , 01400
Webgunea: www.aiaraldea.eus
E-posta: irratia@aiaraldea.com
Tfnoa: 94 656 85 54

Aiaraldea irratia Aiaraldea Komunikazio Leihoak sortu duen euskara hutsezko internet irratia da. Aiaraldea Komunikazio Leihoak euskararen normalizazioa du helburu. Horregatik, komunikatzeko leiho berri bat zabalduz euskararen uhinak hedatu nahi ditu, hizkuntzari komunikabide eta baliabide gehiago eskainiz.

Aiaraldea Komunikazio Leihoa Elkartea 2010ko apirilaren 17an jaio zen, euskarazko komunikazio jarduerak sustatzeko helburuarekin. Bide horretan jarritako lehenengo harria www.aiaraldea.com webgunea izan zen. Aiaralde osoko 50 lagunek ekarpen boluntarioaren bitartez eguneroko tokiko informazioa ahal beste uskarrietan sareratzen hasi ginen: bideotan, argazkietan, audioetan…Orozkotik Okondora eta Urduñatik Arrnakudiagara, tarteko 9 udalerritan jasotzen diren eguneroko bizitzako istorioak biltzen ditugu teknolgoia berrien azken puntako balibideak erabiliz: euskaraz eta aiaraldearrontzako.

2014an, baina, irratia denboraldi baterako albo batean uztea erabaki zuen Aiaraldea Komunikazio Leihoak, proiektua aurrera eramateko baldintza hobeagoak lortzeari begira.

podcast-button