Berbenir

Zaharrenak, berrienak, azkarrak, geldoak, alaiak, tristeak, ezagunak edo ezezagunak. Klasikotik, elektronikaraino estilo eta doinu ugari entzun ahalko dituzu BERBENIR musika irratsaioan.Astero ordubete.

no image

20120516 Berbenir!

16 maiatza, 2012 | 0 Komentarioak

Beltzez margoturiko irratsaioa izangodugu gaurkoa. Afro peluka soinean dugula, blaxploitation-aren soinu bandan murgilduko gara gaur BERBENIR-en, mugimendu hontako soul eta funk-az gozatzeko.

irakurri gehiago →
no image

20120509 Berbenir

9 maiatza, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaiorako musika aukeratzerako orduan, momentuan entzuteko gogoa geneukan diskak soilik hartu ditugu kontuan. Howling Wolf-en blues etik hasiko gara, Joe Henryrekin gozatzen jarraitzeko. Irratsaioaren erdi partean berriz, pop-era gehiago joko dugu, Tired pony eta Yo la tengo taldeekin, Kurt Vile eta Spiritualized-en indarrarekin amaitzeko. Denetik pixkat gaur BERBENIR-en.

irakurri gehiago →
no image

20120502berbenir

2 maiatza, 2012 | 0 Komentarioak

Afrikan txango txiki bat egingo dugu gaurko irratsaioan, Senegal eta Nigeria aldeko musika pixkat entzuteko asmoz. Aurreneko zatian, “negritud” kontzeptuan murgilduriko bandekin hasiko gara, hau da, Senegalgo independentzian, folklorea, kubatar musika eta frantziako kolonialismoaren ukitua duten banda pribatuen doinuak entzungo ditugu. Bigarren atalean berriz, aizpa bikiek osatzen zuten The Lijadu sisters afro-beat taldearen musikaz gozatzeko […]

irakurri gehiago →
no image

Apirilak 25 Berbenir

25 apirila, 2012 | 0 Komentarioak

Pelikuletako musikaz osaturiko saioa izango da gaurkoa. El color purpura, Novecento edo La piel bezalako filmen musika orkestrala, Dirty Harry, Bullit edo French Connection- en tankerako thriller jazza edo Blaxploitationeko luzemetraien doinuak entzungai gaur BERBENIR-en.

irakurri gehiago →
no image

20120418berbenir

18 apirila, 2012 | 0 Komentarioak

Chico y Rita, Fernando Trueba eta Javier Mariscalen filma osatzen duen musikaz gozatzeko aukera gaur BERBENIRen.

irakurri gehiago →
no image

20120328berbenir

28 martxoa, 2012 | 0 Komentarioak

Kajoietatik hautsa astintzen jarraitzen dugu BERBENIR-en. Gaurkoan, rock&roll kutsuko diska zaharrak aterako ditugu, sesio zaratatsu bat osatzeko. Link Wraytik Scientistseraino gitarra hotsak gaur gurean.

irakurri gehiago →
no image

2012-03-21 berbenir

21 martxoa, 2012 | 0 Komentarioak

Burua diskoen kajoietan sartu eta hautsa astinduko diegu aspaldian entzuteke ditugun diska batzuri, g, gaurko irratsaiorako musika sesioa osatzeko. Hainbat estiloko kantu lasai eta gozagarriak entzun ahalko dira gaur BERBENIR-en, Gainsbourgekin hasi eta Elvis, Elcano browning cream, Anari, Ellliot Murphy, The Doors, Animals edo Marah bezalako taldeetaraino, beste batzuk barne.

irakurri gehiago →
no image

20120314berbenir

14 martxoa, 2012 | 0 Komentarioak

Lau diska berri ezgutzen iragango dugu gaurko irratsaioa. Tired Pony, Nacho Vegas, Mark Lanegan Band eta Ely “paperboy” Reed-en lan berrienak gaur BERBENIRen.

irakurri gehiago →
no image

20120307berbenir

7 martxoa, 2012 | 0 Komentarioak

Hainbat estilo elektronikaz nahasturik entzungai gaurkoan berbenir-en. Parov stelar, Gotan project, D.J. Logic eta beste hainbat artistaren eskutik.

irakurri gehiago →
no image

20120229berbenir

29 otsaila, 2012 | 0 Komentarioak

4 artista beteranoren lan berrienak entzungo ditugu gaur BERBENIR-en. Adi egoteko irratsaioa izango da, musikaz gain, letra bikainak eskeintzen baitituzte beti, Albert Pla, Ruper Ordorika, Javier Krahe eta Leonard Cohen-ek.

irakurri gehiago →