90 segundu

no image

90seg #26

26 ekaina, 2012 | 0 Komentarioak

Aste honetan hainbat gauza nituen buruan baina azkenean, irratsaio nahiko berezi bat atera da. Zirkoaren eta Vals doinuen artean mugitu gara… Danna & Devotchka, PJ Harvey, Nine Inch Nails, Lisabö, PiLT, Calexico, Tonino Carotone, Faith No More, Hello Seahorse!, Kerobia, Blur edota Mew bezalako taldeen kantuak izan ditugu protagonista.

irakurri gehiago →
no image

90seg #25

19 ekaina, 2012 | 3 Komentarioak

Desertura eginiko bidai honetan, hainbat lagun aurkitu ditugu bidean. Audience, Calexico, Johnny Cash, Hillbilly Moon Explotion, Linkin Park, Beastie Boys, Voltaire edo The Wedding Present bezelako taldeen kantuak izan ditugu, zaldi gainean egiten ari garen bidaia honetan desertuko beroa eramangarriagoa egiteko.

irakurri gehiago →
no image

90seg #24

12 ekaina, 2012 | 0 Komentarioak

Aste honetan elektriko eta elektronikoaren arteko mizturatik sortutako kantuekin jarraitu dugu, nahasketa honetatik sortzen diren minutu eta erdiko pilula sonikoak ezagutarazteko asmoarekin, adibidez, Peaches, Red Aunts, MIT, Vive La Fete, Cycle, Munlet, Kap Bambino eta Natalie Portman’s Shaved Head bezalako taldeen bitartez.

irakurri gehiago →
no image

90seg #23

5 ekaina, 2012 | 0 Komentarioak

Irratsaio nahiko inprobisatua egin behar izan dugu gaurkoan, hala ere, nahiko zaila da minutu eta erditik beherako kantuekin inprobisatzea, eta elektro-rock-industrial irratsaio bat atera zaigu gure kolekziotik. Besteak beste, Ekon, Dredg, Suicide Commando, Laibach, Massive Attack, Celldweller, Hamburguesa Vegetal, Suicidal Romance, Kavinsky edota Pure Reason Revolution entzuteko aukera ordu erdiko pilula konprimituan.

irakurri gehiago →
no image

90seg #22

29 maiatza, 2012 | 0 Komentarioak

Ahotsarekin izan ditugun arazo guztiak konpondu ondoren bagoaz poliki poliki estudio berri inprobisatu honei eskua hartzen. Gaurkoan, elektronikaren azken hype-a izan den dubstep doinuetara salto egin dugu eta besteak beste, Benga, Rusko, Coki, Kromestar, Skream edota Flying Lotusen kantuak izan ditugu entzungai. Hortxe azkenaldian martxan jarri dugun estudio txikia 90seg egiteko…

irakurri gehiago →
no image

90seg #21

22 maiatza, 2012 | 0 Komentarioak

Arazo teknikoak oraindik guztiz konpondu gabe ekin dio 90seg irratsaioak bere ibilbide berriari. Hala ere, horrek ez dio galarazi Bergarako estudiotik kanpo bigarren irratsaio bat egiteak. Oraingo honetan, hip hop instrumental eta abstraktoaren uretan murgildu eta besteak beste Arma Blanca, Negu Gorriak, DJ Shadow, The Herbaliser, Third P, Falsalarma, Fear Factory eta Prefuse 73 taldeen […]

irakurri gehiago →
no image

90seg #20 (berriz ere uhinetan!!)

21 maiatza, 2012 | 0 Komentarioak

Hainbat konturen ondoren, emisio eta grabazio estudio aldaketa tarteko, 90seg irratsaioa berriz ere martxan dago. Oraingo honetan, Txapa Irratiak Egian zabaldu berri duen sukurtsalean egindako bi frogen ondoren (90seg #18 eta #19) arazo tekniko guztiak konponduta, berriz ere ekingo diogu gure asteroko irratsaio berezi honi, 90 segundutik beherako kantuak zuei, astean behin, orduerdiz, ezagutarazteko. Itzulera […]

irakurri gehiago →
no image

90seg #17

6 martxoa, 2012 | 0 Komentarioak

Txapa Irratiko estudioetan egin den azken 90seg irratsaio honetarako funky doinuez zipriztindutako minutu eta erditik beherako kantuak hartu eta collage polita egin dugu, non besteak beste, James Brown, David Holmes, Red Hot Chili Peppers, Minutemen, The Free Design eta Moloko entzun daitezke.

irakurri gehiago →
no image

90seg #16

29 otsaila, 2012 | 0 Komentarioak

Minutu eta erditik beherako kantuez osatutako irratsaio honetan afrika eta latinoamerika lotzen dituzten doinuak jorratu ditugu. Besteak beste, Joao Gilberto, Caetano Veloso, Señor Coconut, Eric Lindell, Gotan Project, Calexico,…

irakurri gehiago →