90seg #20 (berriz ere uhinetan!!)

Hainbat konturen ondoren, emisio eta grabazio estudio aldaketa tarteko, 90seg irratsaioa berriz ere martxan dago. Oraingo honetan, Txapa Irratiak Egian zabaldu berri duen sukurtsalean egindako bi frogen ondoren (90seg #18 eta #19) arazo tekniko guztiak konponduta, berriz ere ekingo diogu gure asteroko irratsaio berezi honi, 90 segundutik beherako kantuak zuei, astean behin, orduerdiz, ezagutarazteko.

Itzulera honetarako, post doinuak aukeratu ditugu, post-hardcore eta post-rock musika estiloen inguruan ibiliz. Bertan entzun daitezke, adibidez, Suchi Rukara, The Mars Volta, Lisabö, Küm, Action Beat, Austin TV, Battles edo Yakuzi-ren doinuak besteak beste.

Hau, aurreko asteko irratsaioa da, aste honetan ere berriz izango gara Txapa Irratian zuzenean FM-ko 97.20an edo txapairratia.org webgunean asteartero arratsaldeko zazpiterditan. Eta nola ez, Arrosa Irrati Sareko webgunean gure podcasta entzuteko aukera izango duzue.

Ongi izan!

Hurrengo podcasta

Egubakoitzak Kartzelan III: Anari + Joseba Irazoki

ar. Mai 22 , 2012

Podcast gehiago