RADIO KULTURA IRRATIA

Radio Kultura Irratia

Mikela Untsain, Azkaineko ezti ekologiko ekoizleak, merkatuz merkatu ibiltzen da bere ekoizpenak saltzen. Idoki sormarkak Lekornen antolatutako merkatu batean Mikelarekin solastatzeko aukera izan dugu. Gustu desberdineko eztiak nola lortzen diren salatu dauku … Jatorria : Radiokultura.

irakurri gehiago →

Bidasoa Folk jaialdian aurkitu dugu Fran Lasuen ibilbide luzeko artista eibartarra. Izukaitz talde mitikoaren sortzailetako bat izan zen eta hamar urtez Oskorri taldearekin aritu ondoren, paisaia musikal berrietan jardun du azken urteotan antzerkiarekin lotua handia duen sortzaileak. Bidaiatzea maite du Lasuenek eta beldurrik ez dio kultur arteko fusioak egiteari. Jatorria / source : Radiokultura

irakurri gehiago →

Denek badakigu gure gorputzaren parte handiena uraz osatua dela bainan ezagutzen ahal dugu urak medikuntzan duen garrantzi haundia ? Hazparneko medikua den Dominique Larramendirekin solastatzeko aukera izan dugu … Jatorria : Radiokultura.

irakurri gehiago →

Aierran kokatua den Uhagon eiherak badu ixtoria luze eta interesgarria. Argitxu Noblia, eiheraren jabeak, etxe hontan ezagutu dituen ixtoria guztiak bai eta azken urteetan errekaren kutsaduraren kontra eramaten duen borroka kontatzen dauku … Musika : Ibrahim Maalouf « Illusions » Jatorria : Radiokultura.

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Saran lehen aldiz antolatzen duten Kabalkada aipatu dauku Amaia Arotzarenak. – Hazparne lurraldeko laborariek tokiko mozkinak proposatuko dituzte interneten bidez Xixtroak proiektuari esker ( Mizel Etxeberri ) – Ugutz Roblesen uraren oroimenak Hazparneko Aste Kulturaren karietara. Musika : Pink Floyd « Another bick in the wall », Liher « Hauts » eta Hertzainak « 564 » […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Xilabaren lehen kanporaketaren kronika Maddi Sarasua eta Miren Artetxeren lekukotasunekin. – Mikel Cerezo « Orain Oriepsi » prebentzio elkartearen dinamizatzaileak drogaren inguruko mitoak eta ezjakintasunak aipatu dizkigu. – Lekorneko Emilie Dubois laborariak bi aste opor izaitearekin amets egiten du. Musika : Machina Vremeni «Krisi» eta Izaro « Paradise »

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Miarritzeko Mintzalasai festibalak Marion aitziraren inguruan antolaturiko familia arteko besta izanen dugu aipagai Viviane Ithursarrirekin. – Donostia zinema giroan murgilduta delarik Alberto Iglesias konpositorearen soinu banda ezagunetariko bat entzuteko parada izanen dugu. – Bertsularien Elkarteko Marikarmen Albizuk Xilaba xapelketaren berrikuntzak ekartzen dizkigu. Musika : Alberto Iglesias «Tinker Tailor soldier […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan Miarritzeko Mintzalasai festibalak Ondarearen Egunen karietara antolatu duen euskarazko hitzordu berezia : Zigor eskultoreak Miarritzeko eskulturen gainean begirada zorrotza eskaintzen digu. Bilboko Athleticen eta tango artean zer lotura izan daitekeen jakiteko La Platara eraman gaitu Maitek musikaren laguntzaz. Basarea elkarteko kide den Alice Tucker Arberoako bailararen sekretuetaz mintzatu da Mikelen mikroan. Musika […]

irakurri gehiago →

KULTUR KUBOA : nola bizi ginen duela 100 urte ?

5 iraila, 2016 | 0 Komentarioak

Aste honetako Kultur Kuboan ere kultura arloan entzun ikusi eta irakurritakoa eskainiko diegu entzuleei. Gaurkoan Otsagabian antolatzen den « Orhipean » bestara hurbildu gara, bertan duela 100 urteko bizimodua nolakoa zen ezagutzeko. Maite Ubiria (kolaboratzaile berriak) Donostiako Zinemaldian aurkeztuko den « Nocturama » filmaz hiz egin digu. Mikela Untsain eztigileak erleekin duen harremanetaz mintzatu da Mikel Etxebarriaren mikroan. Musika […]

irakurri gehiago →

HERTZETAN #9 – Eraul

29 ekaina, 2016 | 0 Komentarioak

Hertzetan musika emankizunaren bederatzigarrena aurkezten dauzuegu Kanaldude eta Radiokulturak. Aldi huntan, Donostiako Eraul taldea gonbidatu dugu. Folk, pop eta bluesetik elikatzen diren doinuek dute eraikitzen Eraul, melankoliaren presentzia haundiarekin. Hastapenean Asier Beramendiren proiektua bazen ere, 6 taldekide dira orain taldean. Gitarra, txeloa, pianoa, biolina, baxua eta bateriak dute Eraul osatzen. Bideoa : http://www.kanaldude.tv/Hertzetan-9-Eraul_v4245.html Jatorria : Radiokultura […]

irakurri gehiago →