KULTURKAPSULAK : Urrea xekatzen, ardiak biltzen ditut …

Aspe ibarran kokatutako herri txiki batean sortua, Fabien Hourtanék bi pasio izan ditu gaztedanik : mendian ibiltzea eta irakurtzea. Paueko Unibertsitatean geologia ikasi ondoren, Sébastien Gorostiagueekin bat egin zuen Lasako Ametzalde etxaldean.

 

Artzain lanbideari buruz ezer ez zekien bainan Sébastien eta bere gurasoek beharrezkoa zuen laguntza ekarri zioten. Gaur egun, gasna ekologikoak ekoizten ditu eta etxaldearen komunikazioan aritzen da.
Bestalde, irakurtzeko zaletasunak berriki aurkeztu duen “Urre eta altzairuaren bila” (« En quête d’or et d’acier ») izeneko bere lehen eleberria idaztera bultzatu du.

 

Fabienek geologiaren, baserriko bizitzaren eta bere lehen eleberriaren istorioaren arteko bidaia harrigarria kontatzen digu.

 

Jatorria : Radiokultura

Hurrengo podcasta

KOLAX Amelia, Kooltur eta Ndank ndank

ar. Ots 4 , 2025