Zakel Zaltuk

Garai bateko Azkoitiko bizimodu eta ohiturak ardatz harturik, Javier Imuntzorekin saio berezia izan dugu gaurkoa. Zakel maixua bigarrenez izan da gurean eta garaiko azoka, taberna giroa, dendak, ohitura zaharrak, ezkontzak, Andramaxek, 1950eko Urrategiko amaren koronazio festa, lehenengo aparatu elektronikoak eta hainbat pertsonai eta gertaera berezi izan ditugu mintzagai gurean. Gure Zakel historialari Ekaitz Tximistak ezin […]

irakurri gehiago →

35. Zakel Zaltue: Zumalakarregi

11 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

San Martin egunez grabatua izanik, egun berezi honetako kontakizunekin hasi dugu saioa. Ondoren, I. karlistaldiarekin jarraitu dugu: lehenik, entzuleen galderei erantzunez eta ondoren, Tximistak, Usurbiletik, Zumalakarregiren eta I. gerra karlistaren zergaitien inguruan burutu den jardunalditik ekarri digun informazioa entzun dugu. Horretaz gain, gerra karlistetako txapelek, zer eragin izan zuten Azkoitiko txapel fabrikan ere aipatu dugu.

irakurri gehiago →

34. Zakel Zaltue: Lehen Karlistaldia

22 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Karlistadetara egin dugu Zalto. Lehenengo guda Karlisten zergaitia izan dugu hizpide saio honetan. Zumalakarregiren figura beste ikuspuntu batetik aztertu dugu eta Xaho bezalako pertsonaia berezi bezain garrantzitsuak jarri ditugu mahai gainean: Zumalakarregi, Xaho, Valentin Olano, Jose Francisco Aizkibel, Foruak, pil-pilean. Zendu berri den Miel Sasieta Herriko semeari omenalditxo bat eskeini nahi izan diogu. Eskerrik asko […]

irakurri gehiago →

Azken ehun urtetako testigantza zuzenak jantzi du gaurko saioa. Javier “Imuntzo” gure Zakel maisuaren bisita izan dugu ikasturteko lehen zalto honetan. Javierrek bere bizipen eta esperientziak ekarri dizkigu:. gerra zibila, San Jungo Bainuetxea, Olinpia, “lock out” garaiak, Txapel fabrika, Eskolak, Herriko kontu zaharrak, karnabaletako garai bateko abestiak,… Zinez, plazer bat izan da Zakelontzat Javierren testigantza […]

irakurri gehiago →

2. Kro-kronikak: Munoandiko induskariak

16 uztaila, 2019 | 0 Komentarioak

Heldu da uztaila eta azken urteetan moduan, heldu dira herrira Munoandiko induskariak edo “pikapiedrak”. Beraien etorrera aprobetxatuta, Antxoka Aranzadiko arkeologoari eta Ihintza eta Ekiñe bolondresei elkarrizketatxo bat egin diegu: Munoandiren historia, ezaugarriak, indusketen egoera eta beste hainbat gairi buruz jardun dugu. Uztailaren 20an izango den bixita gidatura joatea gomendatzen dizuegu. Elkarrizketako azalpenak bertatik bertara ikusteko […]

irakurri gehiago →

32. Zakel Zaltue: Opor aurreko popurrixe

29 ekaina, 2019 | 0 Komentarioak

Ikasturteari bukaera emateko azken irratsioa egin dute zakelek. Bertan, karlistadekin hasi naiz ez, orden zehatzik gabe hainbat gai aipatu dituzten: San Juan sua, 1915eko koperatibako txanponak, noiztik botatzen den txupinazoa festetan eta ginda moduan eta LGBTIQ eguna izaki, Jaun Zakelak udaletxeko artxiboan 1820 inguruan “beste sexukoak” nola tratatzen zituzten kontatzen duen dokumentuari buruz jardun dute. […]

irakurri gehiago →

XIX. mendean murgildu dira oraingoan gure Zakel kontalariak. Hainbat gudek eragin zuten egoerak behartuta, antolatu beharra izan zuten garaiko Azkoitiarrek. Txundituta utziko gaituzte guda horietako hainbat datu eta kontakizunek zalto honetan.

irakurri gehiago →

30. Zaltoa indartsu eta umorez betetakoa dakarkigute gure Zakelek. Aste santuei ere errepasoa emanez, hainbat kontu eta anekdota izan dituzte hizpide saio honetan. XVIII eta XIX. Mendeen arteko zubia eginez, Iraultza Frantzesak Azkoitian eta Europan izan zuen eraginaz jardun dira gaurkoan. Hoien artean, Gipuzkoak Frantziarekin anexionatzea eskatu zuenekoa. Kro! Kro!

irakurri gehiago →

1. Kro-kronikak: Munibe Taldea

16 apirila, 2019 | 0 Komentarioak

Zakel historialarien agenda arazoak tarteko eta Zalto bitartean pixkat entretenitzeko asmotan, saio berezia antolatu dute Baldako Jentillek eta “Mamo” zakelak. Kro-kronikak izenpean herriko historiarekin hartu-emana duten herritarrak elkarrizketatzea da beraien intentzioa. Lehen saio honetan, Munibe taldeko kideak izan dituzte bisitan. Juan Mari Arruabarrena, Jesus Larrañaga eta Javier Alberdik, Munibe taldearen berri eman dute. Kobazuloetan barna […]

irakurri gehiago →

Udaberria heltzearekin batera, gogotsu itzuli dira gure Zakelak.Entzuleen galderei erantzunez, Basarteko akueduktoa eta San Jose egoitzeko azpikaldean aurkitzen den Karobia izan dute hizpide. XVII. Mendean murgilduz, musika mundua, lehenengo pilota lekuak eta garaiko bizitza sozialari buruz jardun dute. Beti ere umorea present izanez, XVIII. Mendeari azken ikutuak eman dizkiote. Kro kro!

irakurri gehiago →