Atalka

Badakigu urtea aspaldi hasi zela, baina urteko lehenengo saioa gaur egingo dugunez, urte berri ooooon!!! Oraingoan, urtarrileko efemerideak eta Tina Modottiren bizitza izango ditugu hizpide. Emakume hori nor izan zen jakin nahi baduzue, beraz, sintonizatu 99. 3 FM 21:00etatik aurrera. Baina ez da hori dena! Izerditan blai saioari aurre hartu diogu eta futbolari buruz hitz […]

irakurri gehiago →

“Visions of eight” gaurko Zinema Itsuan

24 urtarrila, 2017 | 0 Komentarioak

1972ko Joko Olinpikoetara bidaiatuko genuen Zinema Itsuan. Munich-en ospatu ziren jokuetan filmatu zuten “Visions of eight” dokumental kolektiboa. Garaiko zortzi zuzendari ezagunek osatu zuten dokumentala, bakoitzak jolasen ikuspuntu pertsonal bat emanez. Antiheroia, homosexualitatea, galtzaileak eta idealen zentzugabekeria bezelako gaiak jorratu zituzten.

irakurri gehiago →

Zer eragin du gure buruak jateko garaian?

12 urtarrila, 2017 | 0 Komentarioak

Zer jan hura izan. Jaten duguna omen gara, eta jaten dugunak hainbat ondorio sorrarazten dizkigu. Elikagaien eta psikologiaren arteko loturaz ariko gara gaur Atalkako elkarrizketa saioan. Judith Etxezarreta nutrizionista eta Nerea Gomez psikologoa etorriko zaizkigu Putzuzuloko gela arroxara, eta gure gorputza hobeto ezagutzeko gakoak emango dizkigute. Astero legez, 21:00etan entzungo dugu elkar! Oharra: irratsaio honetako […]

irakurri gehiago →

Gaurko Bolloenean migrazioaz hitz egingo dugu

22 abendua, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurko Bolloenean, migrazioaz hitz egin dugu (gaztelaniaz). Horretarako, Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkarteko kide den Soraya Ronquillorekin jarri gara harremanetan eta emakumeon zein dekolonizazioaren ikuspegia ezagutu ditugu. Ohi bezala, efemeride batzuei ere tartea egin diegu. Horrelaxe esango diogu agur 2016ari. 21:00etatik 22:00etara 99.3 FMn.

irakurri gehiago →

Gaur gauen Euskal zinema izan dugu hizpide. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten “Igelak” eta dagoeneko zinema aretoetan ikusgai dago Patxo Telleriaren azken filma lehenik. Zuzendariaren azken lanaren inguruan hitz egin dugu, bere ibilbide profesionala ezagutzearekin batera. Eta bestetik, Patxi Errementariaren ipuinean oinarrituta errodatzen hasiko diren “Errementari” filmaren berri eman dugu. Azken honen inguruan Maite Bastos aktorearekin […]

irakurri gehiago →

Goenkaleren amaieraz ariko gara Atalkan

8 abendua, 2016 | 0 Komentarioak

Goenkale telesail ezaguna iaz amaitu zen, 21 urte pantailan izan eta gero. Urte horietan guztietan ehunka aktore eta hamaika gidoilari igaro dira telesailetik. Gaur gurera Maite Bastos aktorea eta Jose Luis Aranguren Txiliku gidoilaria ekarriko ditugu. Telesailaren errepasoa egiteaz gain, gaur egungo egoerari buruz galdetuko diegu.

irakurri gehiago →

Gorkeyan CocoRosie taldea

2 abendua, 2016 | 0 Komentarioak

Kaixoo! CocoRosie talde Frantzes-Estatu batuarraren abesti zein ibilidearen berri Gorkeyan. Gustatu ala ez, ezin ukatu oso talde berezia denik. Arpa, txirula txinoa,falsetea, artilujio electroniko arraroak, sonajeroak…eta gehio Jazkerak ere orijinalak ibiltzen dituzte, Bianca eta Sierra Casady ahizpak.

irakurri gehiago →

Bizikidetzaz eta bakegintzaz hizketan Bolloenean

24 azaroa, 2016 | 0 Komentarioak

Azaroaren 22an, asteartea, ‘Bizikidetza eta bakegintza: emakume politikariak mintzo’ mahai-ingurua izan zen Modelo aretoan. Nekane Iribar (EAJ), Naiara Carvajal (EH Bildu), Miren Aranguren (Bilgune Feminista) eta Pili Zabalak hartu zuten hitza. Ikusi dugu dagoeneko bideoak sarean daudela, baina guk ideia batzuk azpimarratu eta horien inguruan hitz egingo dugu. Horretarako, gure lagun eta gonbidatu Ainhize Muniozguren […]

irakurri gehiago →

Gaurko Zinema Itsuan Euskal Herrian geratuko gara. KKinzona irrati libreko gure kideekin “Iparregarri. Urretxuko azken bardoaren kondaira” luzemetraiaren inguruan hitz egiteko aukera izango dugu. Bestalde, azaroaren 18an Bilboko dokumentalen eta film laburren nazioarteko 58. jaialdiari hasiera emango diote, ZINEBIri. Jaialdia ezagutu eta bertan parte hartu duen zarauztar batekin hitz egingo dugu.

irakurri gehiago →

Turismoaren ertzak aztertu ditugu atalkan

11 azaroa, 2016 | 0 Komentarioak

Turistaz beteta (izan) ditugu bazterrak Zarautzen eta inguruetan. Venezia, Bartzelona edo Amsterdamen dagoen masifikaziotik urrun egon arren, guri ere eragiten digu udaberri eta udako turismoaren gorakadak. Egokia al da erakundeen bidez saltzen duten turismo eredua? Zerbait aldatu behar al dugu? Antzeko galderei erantzun die Nerea Kamio turistologoak gaurko Atalkan. Donostiako Parte Zaharrean turismoa izaten ari […]

irakurri gehiago →