Podcast: Play in new window | Download
Zebrabidean literatura asko gustatzen zaigu, baina batzuetan ez dugu jakiten zer irakurri. Aurtengoan ordea, ez dugu kezkatzeko arrazoririk, liburu gomendioak zuzen zuzenean etxe barrutik gomendatuko dizkigutelako. Astelehen honetan ALBERDANIA Argitaletxeko Oier Etxebeste izan da Zebrabidean liburu gomendio eder batekin: Núria Bendichok idatzitako eta Joxean Elosegik itzulitako ‘Lur Mortuak’ edo ‘Terres Mortes’ liburua.






























