Podcast: Play in new window | Download
Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa Garabide Kultur Elkartearen hizkuntza lankidetza programa bat da, hizkuntza gutxituak biziberritzen ari diren munduko hainbat komunitatetako ordezkariak hizkuntzak biziberritzeko estrategietan formatzea helburu duena.
Programak bide ematen du, euskaldunok hizkuntzaren biziberritzean ditugun ezagutzak eta esperientziak, hizkuntza gutxituak biziberritzen diharduten munduko beste komunitateekin partekatzeko. Honen inguruan gehiago jakiteko, GARABIDE Elkarteko Xabi Meabe izan da ZEBRABIDEAN.






























