Podcast: Play in new window | Download
Mugarik Gabe 2010etik ari da indarkeria matxisten aurkako estrategia bat garatzen, indarkeria horien egiturazko izaera eta emakumeek eta sexu-genero disidenteek bizi duten indarkeria aniztasuna adierazteko. Ibilbide horren barruan, eta eskuin muturraren gorakada kontuan hartuta, urriaren 14an eta 15ean jardunaldiak burutu dituzte. Euskal Herriko zein beste zenbait txokotako hizlariak eta adituak izan dituzte, eta hauen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Maite Agirrezabal, Mugarik Gabeko kidea.






























