Podcast: Play in new window | Download
Aurtengoan, Agerkarien Tartean, astero izango ditugu ARGIAko lagunak Zebrabidea gurutzatzeko prest. Aste honetako gai nagusiaren berri eman digu Maria Ortegak. Hala dio azpitituluak:
‘Heriotzari ihesi, zelai zabalean korrikaldi betea; errekan behera oinez, gorputza aldatzen nabaritzea; arbasoen memoria haztatzea paisaia ezezagunean. Askapena, zama, nostalgia, arroztasuna, itxaropena… Sentsazio horiek guztiak eta gehiago biltzen dituzte Ane Zubeldiaren (Hondarribia, Gipuzkoa, 1994) Datorren udan ez gara hemen biziko (Elkar, 2026) liburuko ipuinek. Ahozko zein idatzizko poesian, dantzan eta musikan aritu ostean, irautearen baitako ezinegonak zeharkatutako lana ekarri digu oraingoan artistak’.






























