Podcast: Play in new window | Download
Eguneko efemerideak 23 urte atzera eramango gaitu gaur. 2003ko irailaren 30ean, hondeamakinak Artozkira iritsi ziren, Itoizko urtegiaren aurkako borrokaren azken erresistentzia-guneetako batera. Herria hustu eta eraisteko lanak hasi ziren, eta barruan zeuden hainbat ekintzailek eraikinetan eta lurpean ezkutatuta eutsi zioten erresistentziari. Hurrengo egunetan Artozki eraitsiko zuten.
Baina Artozki ez zen borroka horren hasiera izan, ezta urrunetik ere. Itoizko urtegiaren proiektuak urte luzez eragin zuen eztabaida eta oposizioa Nafarroan: herriak desagerraraziko zituen urtegi baten aurrean, Itoizko Koordinakundea sortu zen 1985ean, eta urte batzuk geroago Itoitzekiko Solidarioak taldeak ekintza zuzen eta desobedientzia zibilaren bidea hartu zuen. Borrokaren une ezagunenetako bat 1996ko apirilaren 6an gertatu zen, zortzi solidariok urtegia eraikitzeko ezinbestekoak ziren kableak moztu zituztenean; ekintzak bederatzi hilabetez geldiarazi zituen obrak.
Borroka hartan aritu zen Zebrabidean izan den gonbidatua, Julio Villanueva.





























