Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Charlotte Rousseau, liburuzale amorratua, Euskal Herrian finkatua da duela urte batzuk. Euskal kostaldeko liburu-denda ezberdinetan lan egiten zuelarik, barnekaldean liburu dendak eskas zirela ohartu zen. Gogoeta batzuk egin ondoren, 2021an, Ortzaizeko plazan “Menta” kafe-liburu-denda sortzea erabaki zuen.
Bere ibilbidea aurkezteaz gain, « Menta »ren ateak idekitzen dizkigu Charlotte-k.
Musika : Ruben Block « Turn the tide », Maren « Sekretuek »
Jatorria / source : Radiokultura






























