Podcast: Play in new window | Download
Aurtengoan, Agerkarien Tartean, astero izango ditugu ARGIAko lagunak Zebrabidea gurutzatzeko prest. Aste honetako gai nagusiaren berri eman digu Axier Lopezek. Hala dio azpitituluak:
‘2001ean, Genovako (Italia) G8 gailurraren aurkako ekitaldietan Poliziak milaka manifestari eta ekintzaile zapaldu zituen modu basatian. Aurreko goi-bileretan protestak eta liskarrak egotea ez zen ezohikoa, baina inoiz ez Genovakoak bezain jendetsuak eta bortitzak. 300.000 lagun bildu zituen globalizazioaren aurkako mugimenduak, eta borroka gogorrak izan ziren Poliziarekin. Carabinieriek suzko armak erabili zituzten manifestarien aurka eta Carlo Giuliani gaztea hil zuten tiroz. Hilketagatik auziperaturiko polizia errugabetu zuten epaileek, airera tiro egin eta balak Giuliani errebotez jo zuela ebatzita.
Genovaz geroztik, goi-bilerak leku baztertuagoetan eta txikiagoetan egin dituzte, eta Carlo Giuliani sinbolo bihurtu zen globalizazioaren aurkako aktibistentzat. Aurten 25 urte bete dira gertaera haietatik eta Giulianiren ama Haidirekin egin dugu berba mugimendu altermundialistaz, Genovaz eta etorkizunaz. Gure galderak erantzun ditu Elena alaba alboan duela’.






























