KULTURKUBOA: Jean Michelek eguzki kolpeak hartzen ditu denen probetxurako …

Aste honetako Kultur Kuboan : Ekindar Interes Kolektiboko Kooperatiba Sozietateak, energia berriztagarrien garapena sustatzen du Hasparneko eskualdean. Bere zentral fotovoltaikoei esker, Ekindarrek elektrizitate berriztagarria ekoizten du, eta gero urbileko eremu batean birbanatzen da.

 

Jean Michel Durruty, kooperatibako kideak, Ekindarreko proiektuaren jatorriaz eta tokiko elektrizitatearen ekoizpenaren eta kontsumoaren egungo garrantziaz hitz egiten digu …

 

Musika : Arthur H « Dancing with Madonna », Zea Mays « Elektrizitatea 25 », Möng « Ohilen »

 

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Gorka Bereziartua · GARONDOAN · 2026.06.01

al. Eka 1 , 2026