Podcast: Play in new window | Download
Astelehenero moduan gaurkoan ere Bertsolaritzari merezi duen tartea eskaini nahi izan diogu eta horretarako Zebrabidean izan da Ekhiñe Zapiain. Jada udaberrian gaude, segidan uda iritsiko da, eta ohartzen garenerako udazkena izango da. Eta zer izango dugu 2026ko udazkenean, udaberrian jada horretaz hitz egiten hasteko? Bertsolari Txapelketa Nagusia. Aurreko saioan gai honi tiraka, atzera begira jarri, eta azken urteetako BTNetako bertsoaldi batzuei begira jarri ginen, zehazki 2005 eta 2009ko txapelketei begira. Gaurkoan, 2013, 2017 eta 2022ko txapelketa nagusietako bertsoaldi batzuk izan ditugu aipagai.






























