Podcast: Play in new window | Download
Korrika amaitu da. Atharratzetik Bilborako bidea egin du lekukoak. Eta bide hori bera egin dute Korrika aurrera atera ahal izateko buru belarri lanean aritu diren hamarnaka lagunek ere. Horietako batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu Zebrabidean, eta Lizar Elexpuruk, Korrikaren azken urratsen kronika bikaina egin digu.






























