Mario egunak bideojokoen eta filmaren bideoak utzi dizkigu

Nintendo-k Mario eguna ospatu du. Martxoaren 10a da, hain zuzen, MAR10 Day, eta munduko iturginik ezagunenaren albisteak eta Direct zuzenekoak ekarri dituzte ospakizunen artean.

Izan ere, aurten Mario eta Luigi anaiek 40 urte betetzen dituzte. Urteurrenaren zutabe nagusia apirilaren 1ean zinemetan estreinatuko den The Super Mario Galaxy Movie filma da: trailer berria eta xehetasunak aditzera emateko Direct emanaldia prestatu dute N handikoek. Gainera, Yoshi and the Misterious Book zein Super Mario Bros. Wonder-en Switch 2ko bertsioaren datuak eskaini dituzte egileek.

San Frantziskon GDC azoka burutu dute egunotan. Microsoft zein Valve aritu dira bertan, besteak beste. Windows 11 sistema eragileak Xbox modalitatea jasoko du apiriletik aurrera: agintearekin nabigatzeko bertsio arinagoa izango omen da. Steam plataformaren arduradunek, bestalde, Verified sistema eraberritua aurkeztu, eta saltokiarentzako eguneraketa handia kaleratu dute.

Berri txarrekin bukatu dugu. Electronics Arts-ek Battlefield 6ri lotutako estudioetako langileak kaleratuko dituela iragarri du: oraingoz ez ditugu zifra zehatzak ezagutzen, baina DICE, Criterion, Ripple Effect eta Motive Studios taldeetako kideei eragingo die erabakiak.

Hurrengo podcasta

21. mendeko mashup eta erremix interesgarriak

ar. Mar 24 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan