Podcast (uhinen-ildoan): Play in new window | Download
50 urte bete dira Gasteizko Zaramaga auzoan poliziak bost lagun hil eta ehunka jipoitu zituenetik. Martxoaren 3a, borroka eta aldarrikapen eguna izan da urte guzti hauetan, baita gaurkoan ere. Goizean goizetik Gasteizko kaleak aldarriz bete dira, eta aldarriz beteak jarraituko dute egun osoan zehar. Zebrabidean urteurren honi merezi duen garrantzia eman nahi izan diogu, eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Lander Garcia, Martxoak 3 elkarteko kidea.






























