Podcast: Play in new window | Download
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak otsailaren 25ean aurkeztu zuen Lurralde Estrategia euskararentzat, hizkuntza politikan eta euskararen indarberritze prozesuan norabide aldaketa proposatzen duen oinarrizko dokumentua. UEMAren zuzendaritza batzorde osoak Hernanin hedabideen aurrean egindako agerraldian nabarmendu zuen, estrategiaren oinarria lurgune euskalduna sendotzea eta legez babestea dela, euskararen etorkizunerako funtsezko eremu gisa aitortuta. Eta honen inguruan gehiago jakiteko Zebrabidean izan dugu Miren Segurola, UEMAko koordinatzailea.






























