Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : 2021ean sortua, Neomak taldeak euskal folklorea eta esplorazio elektronikoak uztartzen ditu eta gaur egun lau emakumez osatua da (Alaitz Escudero, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta), gehi bi musikari. « Lazturak Orbain » deitutako taldearen azken diskoa aurkezteaz gain, musikarekin duen harremanaz hitz egiten digu Garazi-k…
Bigarren erreportaia : « Txerriak eta Loreak » deitzen da Jon Arretxe Bizkaitar idazlearen azken eleberria. Gertakari harrigarriez eta umore beltzez osatua den liburu honetan txistorren alde iluna deskubriarazten digu Jon Arretxek.
Azkenik : Aitziber Jimenez de Aberasturi Iruñako Katakrak argitaletxearen lankide bat da. Argitaletxearen berezitasuna aipatzeaz gain, literaturarekin duen harremanaz hitz egiten digu Aitziber-ek …
Musika : Neomak « Piztia », Beti Mugan « Jane Says », Ximena Castro « Manos Blancas »
Jatorria / source : Radiokultura





























