Egonarria 4×08: Emakume baserritarrak Onintza Enbeita eta Maribi Ugarteburu, haien liburuak eskutan

EHNE Bizkaia sindikatuko hamar emakumeren testigantza jaso du Maribi Ugarteburuk Erein, borrokatu, bizi liburuan eta Feli Madariagarena jaso du Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak liburuan. Biak kaleratu dira ikasturte honetan. Mintzatu dira emakume hauek lurrarekin duten harremanaz, haien gorputzak zenbat zapalkuntzek zeharkatu dituen, ez kasualitatez emakumeek eredu txikiko laborantza egin izan dutela, eta feminismoak landa eremuarekin duen erronkaz, besteak beste

Hurrengo podcasta

Aitziber Zapirain · Antxeta Irratiak 25 urte · 2026.02.25

az. Ots 25 , 2026