Egonarria 2×09: Emakume baserritarrak

 Emakume Langileen Eguna dela-eta Eli Pagolak Egonarria saioan Alazne Intxauspe elkarrizketatu du, ekologikoan ari den baratzezaina, eta EHNE sindikatuko eta Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea. Intxauspek bistarazi du ikusezina eta lan gisa aitortu gabea den laborantza lan asko egin izan duela emakumeak, baserria aurrera ateratzeko beharrezkoak izan direnak. Eta emakumea izan dela egun baloratzen den agroekologia ereduari eutsi diona, lurrarekin eta bizidun guztiekin errespetuzkoa dena. Mugimendu feministarekin duten lotura ere azaldu du: "bizitza erdigunean" lema kalera atera du feminismoak, eta emakume baserritarren eguneroko lana hain justu bizitza mantentzea da, lurrarena, animaliena, eta elikagaiak landuz, pertsonona ere bai. 

Hurrengo podcasta

KULTURKAPSULAK : Urrungo basoko soinuak Bas(H)oan atxemaiten ditugu …

og. Mar 14 , 2024