URTZ musika talde pasaitarrak “Urtzen” izeneko disko berria kaleratu du, bere ibilbideari begirada berezi eta intimoa eskainiz. Lan berrian, taldearen hamabost abesti esanguratsuenak bildu eta formatu akustikoan berrinterpretatu dituzte, doinu berritu, sinfoniko eta hunkigarriz jantzita, eta gainera, abesti berri bat ere gehitu diote bildumari.Diskoarekin batera, URTZek antzokietako bira akustiko berezia abiatzear dago Euskal Herrian barrena: kontzertu bakar eta esklusiboak, eszenaratze zainduarekin, taldearen kantu klasikoak inoiz entzun ez diren moduan eskaintzeko. Esperientzia berezi honen atzean dagoen prozesu sortzaileaz, berrinterpretazioaz eta momentu artistiko honen esanahiaz hitz egiteko elkartu gara Xabi Camarerorekin.
Deskargatu hemen.
The post PIperpolis: Urtz taldearen “Urtzen” lana first appeared on Bilbo Hiria irratia.






























