Podcast (uhinen-ildoan): Play in new window | Download
Eta aurtengoan ere, iritsi zaigu urtarrilaren 19a, San Sebastian bezpera. Gaur gaueko hamabiak jotzean, Donostiarren egun handiari hasiera emango zaie, eta Donostiako kaleak danbor hotsez beteko dira 24 orduz. Zebrabidean ordea danborrak oraingoz alde batera utziko ditugu eta gaueko hamabietako momentu horri begira jarriko gara, zehazki dantzariei begira. Izan ere, aurten 10 urte beteko dira Kresala Dantza Taldeak bandera igoeran Hiru Damatxo emanaldia egiten duenetik. Eta horretaz gehiago jakiteko Zebrabidean izan da Kresala Dantza Taldeko Aitor Egaña.






























