Patiyoko Atzuak 4. denboraldiya! 4.1. ITHAKA TALDEA.

Kaixo entzule maiteok!

Aspaldiko, zemouz zeate? Bueno, bueno, bueno… urtia bukatzeko hiru egun falta dia ta gu uaintxe hasi gea 4. denboraldiyakin! Ke fundamento… Gutako batentzat urte oso gogorra izan da, beraz, hurrengo urtia hobeto pasatzeko gidaliburu batekin hasi deu irratsayua: “12 aholku 2026 urteko egun txarrei aurre egiteko”.

Bestalde, faxismoaren gorakada bizitzen ari gean hontan, badirudi, elkartasuna delitu bilakatzen ari dela. Izan ere, Zestoako talde feministako kide batzuk kondenatu nahi dituzte, biolentzia matxista jasan zuen emakume bati elkartasuna emateagatik, beraz, elkartasun feminista, antiarrazista eta solidarioa ez daudela modan, …

Horren harira, Sarah Mardini siriarraz hitz egin nahi izan dugu: epaiketa baten zain dago, beste 20 inguru langile humanitarioekin batera, migranteak laguntzeagatik Europara iristen, … En fin, beste kasu argi bat, elkartasuna kriminalizatu nahi dela erakusteko.

Dena den, gaurko protagonistak Oriyo eta Zautzatik etorri zaixkigun Ithaka taldeko Josune, Leire eta Eneko izan dira. Tamalez, Arantzak ezin izan du etorri, baina bideo deian beste aldian gertu izan deu. Ithaka taldeko laukote mamarratxo hau etortzeko irrikaz ginan eta ilusiyo berezia in digu gurian izatiak, beraz, eskerrik asko! Beraien ibilbide musikalaz hitz egiteaz gain, Euskal Herriko musika panoramaz eta industria musikalaz ere aritu gea, bere argi-ilun guztiekin.

Gehiago jakin nahi? Ba entzun!

1, 2, 3 … TUMAMARRATXA!

Hurrengo podcasta

Idurre Eskisabel · Pizkundea · 2025.12.26

ol. Abe 26 , 2025
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan