Patiyoko Atzuak 2.16. sayua! Amaia Elizagoien ipuin kontalaria.

Kaixo, entzule maiteok:

Zemouz zaudete? Gu udara iristeko irrikitan, nekauta baigaude. Aurrena atzotako bat pneumoniakin, oain bestia, lunbaguakin eta, gainera, mundua hankaz gora. Ondorioz, saio honetan ere berriak ekarri ordez, sortzaileen txokoari tartia itia pentsatu deu. Ipuinak oinarri izan ditun saio honetan, alde batetik haurtzaroan kontatzen zizkiguten istoriyan inguruan jardun deu eta, beno, onena gure atzuan Salbatore Mitxelenako lehen saria irabazi zun ipuina: Eztarria urratua zeukan oilarra edo holako zoze (ez galdu, oilar afonikua entzuteko aukera!)

Gure saioko onena, ordia, gure gonbidatu izan da! Amaia Elizagoien oronozdarra izan deu, ipuin kontalaria eta ameslaria. Ohiko ofizioa izan ez arren, hor ibiltzea Amaia Euskal Herriko umeei zein helduei euskarazko istorio ezin politaguak kontatzen. Batzutan bakarrik eta bestetan konpañian, gure gonbidatua nekaezina da eta, bere lana prekarioa izan arren, maite du iten duna. Horregatik, urte luzez jarrai dezala txoko desberdinak alaitzen! Ahozkotasunaren garrantziaz, euskaraz kulturaz gozatzearen garrantziaz, inprobisazioaz eta sormenaz aritu gea berekin. Eskerrik asko gure gela arroxea etorri eta tarte goxo hau eskaintzeagatik!

Eta, besteik ez, agendan Arraioko urteurreneko azken ekitaldia (Ahoztar Zelaietaren liburu aurkezpena), Usurbilgo Aitzaga tabernako festa eta……udaberriko onena, laister, Etxeluze Gaztetxian, MFEST! Patiyoko Pailazuak bertan eongo dia !

Hurren arte danoi, 1,2,3 TUMAMARRATXA!

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! | Punk Zelanda Berrian 1977-1982

ol. Mai 31 , 2024